Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif    
III. ERROTEN JATORRIA ETA HISTORIA
Gizakiak elikagaiak lortzeko historian zehar erabili izan dituen teknikak honako hauek izan dira: lehenengo, ehiza; bigarren, fruitu bilketa; hirugarren, abeltzantza; laugarren, ortuko produktuak; eta azkenik, nekazaritza.

Ehoketaren bitartez elikagaiak errazago irensten ditugu, baina ehotzeko teknika beste animalia batzuk ere badakite, harrien eta bestelakoen bitartez; dena den, gizakiok sistema aurreratuago baten bidez lortzen dugu hori. Ehotzearen teknika Neolitoaz geroztikoa da,  K. a. 3500. urtekoa.

Ehoketari buruzko lehenengo idazkiak Itun Zaharrean agertzen dira (Irteera 4-6):    “... Moisesek esan zion faraoiari: hau dio Jaunak: gauerdian Egipto erditik igaroko naiz eta egiptiar lehensemeak oro hilko dira, errege-aulkian esertzen den faraoiaren lehensemetik hasi eta errotan ari den neskamearen lehensemeraino”.

Homeroren Odisean zera esaten da: “... eta bat-batean ehotzeaz arduratzen zen emakume batek, herrien artzainak errotarriak non zeuzkan galdetuz oihukatzen hasi zen, errotarri hauetan hamabi emakumek gogor egiten baitzuten lan gizonentzat oinarrizko elikagaiak ziren irina eta olioa ekoizteko. Eta gainontzeko emakumeak, garia eho ondoren, lotan zeuden bitartean, emakume honek bere lana ez zuen amaitu; bere errotarria geratu egin zuen eta hitz egiten hasi zen... Hauek, beraientzat irina ehotzeko egin behar dudan lan gogorraz nire belaunak apurtu dizkidate...” (Homero K.a. XI eta VIII. mendeen bitartean bizi izan zen).

Euskal Herriaren kasuan, ordea, Estrabon (K.a. 58-K.o. 5) geografo greziarrak, bere Geografia lanean, euskotarren janaria ehotzeko ohiturari buruz idatzi zuen, zera adieraziz: “... Menditarrak urtearen lautatik hirutan ez dira ezkurrez baizik elikatzen, zeinak, ihartu eta apurturik  denbora askoan gorde daitekeen ogi bat egiteko ehotzen baitira.”

Gaur egun, Barandiaran eta Taracena Agirreri esker, Euskal Herrian ehoketa prozesua Neolitotik datorrela badakigu. Jesus Altunaren arabera Euskal Herrian ezagutzen den errotarik zaharrena K. a. 2780. urtekoa da, Laguardiatik (Araba) hurbil, Elvillar-en hain zuzen ere aurkitu dena. Brontze garaiko errota aztarnak Muniainen (Nafarroa) aurkitu dira. Burdin garaikoak ere aurkitu dira, hauetako gehienak Nafarroan. Azken hauen berezitasuna zera da: gaineko harriak bere baitan biratzen duela, azpikoa geldirik dagoen bitartean.

Aurkitu diren aztarnek adierazten dutenez, erromar-iberiar kulturan erroten erabilera oso zabalduta zegoen. Erromatarren gudarostean, hamar pertsonetatik batek, eskuzko errota bat zeraman. Erromatar errotak Buñuelen, Los Arcosen, Artajonan (Nafarroa), Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa), eta Oiartzunen (Gipuzkoa) aurkitu dira.
botoia1

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli