Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   

Parisko 1900eko Erakusketa Unibertsalean, Léon Azoulay antropologo eta sendagileak 400 fonograma baino gehiago egin zituen, 70 bat hizkuntzaren erakusgarri, erakusketa hartara mundu osoko jendea joan zela aprobetxaturik. Lagin haiekin guztiekin Azoulayk bilduma eder bat antolatu eta artxibo fonografiko bat sortu nahi zuen, fonografoak hizkuntzalaritzarako eta filologiarako zituen erabilerez baliatuta. Argizarizko zilindroak eta Edisonek asmatutako gramofonoa erabili zituen.

Euskaraz denaz bezainbatean, Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Biltzarrera jota, euskarazko 9 grabazio egin zituen1. Biltzar hartako lehendakari Julien Vinson euskaltzale frantsesak ahal izan zuen neurrian erraztu zion bidea. Hala ere, Léon Azoulay nekez ibili zen erakusketan zehar, gramofonoa eta enparauko tramankuluak aurrera eta atzera zeramatzala, hizkuntzen albait lagin gehien grabatu nahian.

Léon Azoulayk egindako grabazioak hizkuntza askoren aurreneko lekukotasun soinudunak dira. Hori dela eta, ondo ezaguna da mundu osoan haren lana. Gizon hura nor izan ote zen, ordea, ez zegoen hain argi: adituei galdetu eta erantzunik ez, inork ez zekien ezer, Google orojakileak ere ez, pentsa. Hutsune hori betetzeko, gaia ikertzeari ekin nion. Hemendik aurrerakoak dituzue Azoulayren inguruan argitu ahal izan ditudanak. Datu gehien-gehienak “Bulletins et Mémoires de la Société d'Anthropologie de Paris” aldizkaritik2 atera ditut.

Léon Azoulayren nongotartasuna dela eta ez dela, batzuek (besteak beste, Luis Garatek3) uste dute Ipar Euskal Herrikoa zela. Baina oker daude: Léon Azoulay Aljerian jaio zen, Aljeren hain zuzen4, 1862an. Txikitan, oso negu latzak pasatzen zituen: sukarra, goragale izugarriak… eta 10 urte zituela, alde egin zuen Aljeriatik. Oso litekeena da judua izatea, ez bakarrik abizen judua zuelako, baizik eta, baita ere, bere testuetan juduen praktika baten alde hitz egiten duelako, zirkunzisioaren alde, hain zuzen. Gainera, berak idatzitako artikuluetan hebreerazko liburu batzuk aurkeztu zituen. Inondik ere oso ondo ezagutzen zituen judaismoa eta juduen bizimodua.

Oso litekeena sefardia ere izatea. Horregatik zekien primeran gaztelaniaz. Azoulay abizen judu sefradia da, eta marokoar jatorriko juduen artean oso arrunta da.

Medikuntza ikasi zuen, Pasteur Institutuan. Bizilekuari dagokionez, Parisen bizi izan zen, gutxienez 1891tik 1925era bitartean, honako kale hauetan: quai d'Orléans, rue Blomet, rue Lafontaine eta rue de l'Abbé-Groult.

Antropologoa eta barne-medikuntzako sendagilea izan zen, bihotz-gaixotasunetan aditua. Baina Ramon y Cajal sendagilearen frantseserako itzultzailea izateak eman zion ospea: haren obra nagusia frantseseratu zuen: “Histología del sistema nervioso del hombre y de los vertebrados”.

Euskal Herria ez zitzaion arrotza egiten: euskaldunon jatorria eta ezaugarri fisikoak aztertu zituen, “Le peuple basque. Étude d'anthropologie” artikuluan.

1890eko azaroaren 6an, Société d'Anthropologie de Paris Elkarteko kide titular izendatu zuten. Ordutik aurrera makina bat lan plazaratu zuen: 1892tik 1911ra bitartean 16 artikulu idatzi zituen “Bulletins et Mémoires de la Société d'Anthropologie de Paris” aldizkarian, antropologia eta medikuntza gai harturik; gainera, beste antropologo batzuekin batera idatzitako hiru artikulu ere argitaratu zituen aldizkari hartan, bai eta beste batzuek egindako lanen bi laburpen ere. Hori guztia nahikoa ez eta, zortzi liburu ere argitaratu zituen. Ibilbide profesional emankorra berea, inondik ere.

1926an hil zen, 64 urte zituela.

INAXIO LOPEZ DE ARANA

_____________________________________________________________________________________________________

1 Informazio gehiago:
Paperean: “Léon Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)”, EGAN aldizkaria, 2002 1/2 zenbakia.
CD ROMa: “Euskarazko lehen soinuak”, Eusko Ikaskuntza, 2000ko abendua.
3 “Los estudios de medicina en el País Vasco" (378-396), Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkaria, XX. tomoa. 383. orrialdea: www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/20/20378396.pdf

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli