Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
GLOSARIOA.

 

atapuerca1  
ADN. Azido desoxirribonukleikoaren sigla. Azido nukleiko, kromosomaren osagai nagusia eta herentziaren euskarri dena.

bonobo. Txinpantze pigmeoa.

Erreflexu. Barnetik nahiz kanpotik datorkion estimulu bati gorputzak ematen dion erantzun ez-borondatezko eta automatikoa.
 
E. baldintzatu. Kanpoko-estimulu batek zerbait era jakin batera gertatzera behartu.

fonazio-organoa. Hitz egiteko parte hartzen duten organoak, hala nola, birikak, laringea, mingaina, ezpainak, eta abar.

garun kortex. Neuronaz beterik  dagoen garuneko kanpoko geruza.

gene. Kromosomako elementua, ADNzko segmentu batez eratua, eta ezaugarri hereditario jakin baten agerpen eta transmisioaren erantzule dena.

genoma. Espezie bateko berezko geneen multzoa.

gizaren hortzeria. 32 hortz-haginek osatzen dute. Bi masailezurretan kokatuta, erraz hitz egiteko 1tik 8ra, koadrantez koadrante, aipatzen dira. Horrela 1.a eta 2.a, ebakortzak dira; 3.a, letagina; 4. eta 5.a, aurreko haginak; eta 6., 7. eta 8.a haginak.

hautespen natural. Indibiduo ahulenak edo egokitzapen maila txikia dutenak desagerraraztean datzan prozesu biologikoa, espeziea perfekzionatzea helburu duena.

hioide. Mihiaren oinaldean kokatutako hezur edo hezur-multzoa.

hominido. Gizaki izena ere ematen zaien antropoideoen subordenako ugaztunez esaten da. Egungo gizakia izan ezik beste guztiak fosilak dira eta Hominidae familia osatzen dute.

jito genetiko. Belaunaldi batetik bestera maiztasun genetikoetan gorabehera estatistikoengandik zoriak duen eragina.

mitokondrio. Zelulen organulu zitoplasmatikoa, forma obal edo luzexka duena eta oxidazio aerobikoa eta ATPren sintesia burutzen dituena.

mutazio. Zelulen material genetikoan gertatzen den bat-bateko aldaketa, sarritan karaktere berri bat agerrarazten duena eta aldaketa izan duen zelularen ondorengo guztietara transmititzen dena.

neurona. Nerbio-sistemako zelula desberdindua, gorputz zelular batez eta zenbait luzakinez (axoi bat eta zenbait dendritaz) osatuta dagoena. Nerbio-ehunen unitate funtzionala da.

Paleolito. Historiaurreko lehen aroa, gizakiak harria lantzen hasi eta ehiztari-biltzaile moduko bizibidea izan zuena.

 

botoia1
J.M. Munarriz

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli