Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

SARRERA

Anitz eta desberdinak izan dira gizakiaren jatorriari buruz izan ditugun azalpenak; kulturak bezainbeste, esango nuke, zeren herri bakoitzak berea izan baitu.
atapuerca1    

Argazkia “Atapuerca y la evolución humana”

erakusketa ibiltariaren sarreratik hartuta.

   


Gurean, orain, bat baino gehiago ditugu, baina haien garrantzia kontuan hartuz, bi baino ez dira bere lehentasuna aldarrikatzen dutenak:

 
Lehenak, zaharrena ere, fedetik eraikita izanda, ez du inolako frogapenik onartzen; sinistu baino ez duzu egin behar; jainkoak esana eta kito. Honetan Adan eta Eva ziren gure lehengo arbasoak eta animalien erreinua eta gizadiarena hasieratik erabat bananduta sortu zirela dio.

Eta bigarrenak, zientziaren arlotik planteatuta, bere metodo eta egiaztapenak ezinbestekoak dira bere onarpena lor dezan. Teoria ebolutiboa da arlo honetatik planteatzen dena eta, bere izenak adierazten duen bezala, gizadia agertu arte ezinbestean iragaite jausirik gabea, hausturik gabea, darama berarekin.

Bigarrenari joko diogu lan honetan; baina teoria ebolutiboaren ibilbidea beti erraza izan ez dela ahaztu gabe. Izan ere, Darwin-ek aurkeztu zuenean, garaiko prentsak “gizakia tximinoarengandik dator” aipatu, eta, biñeta guztiak, gizakien eran, tximinoz beterik atera zituzten txisteen bitartez, bere grazia, edo kritikak, edo sinesgaiztasuna erakutsi nahian... Edo Düsseldorfen Homo neanderthalensisaren hezur fosilak aurkitu ondoren, oso deigarria izan zen  mundu akademikoan sortu zen harridura, eta horrela, mespretxuz, honako azalpenak, “kosako baten hezurdura”, “holandar zaharren batena”, “errakitismoak jotako gizakia”, beste hainbeste esamesen artean, bota zituzten.
    Euskal hiztegi modernoa - ELHUYAR
    atapuerca2
    Wikipedian aurkitutako irudia

Eta definiziora bagoaz, hauxe da hiztegiak ekartzen duena:

primate. iz./izond. (Zool.) Euterioen infraklaseko zenbait ugaztunez esaten da. Aurrez aurre jar daitezkeen hatzak eta aurpegi-planoan kokatutako begiak dituzte. Entzefaloa, zerebroa batez ere, tamaina handikoa da eta oso garatuta dago. Aldiko, heldu izatera iristeko garapen- eta hazkunde-aldi luzea igaro behar duen ume bakarraz erditzen dira. Bere baitan tximinoak eta gizakia hartzen dituen Primates ordena osatzen dute.
 

Gaurko primateak –uste dugun bezala– adar desberdinetakoak dira; bakoitzak bere ibilbidea egin du besteekin nahastu gabe. Tximinoek eta gizakiak, esate baterako, arbaso komun bat izan dutela onartzen dugunean, horrek ez du esan nahi, edo ez dugu zertan pentsatu, arbaso hori lau hanketan ibiltzen zenik edota gaurko tximinoen forma zuenik. Nik uste dut, litekeena dela arbaso horietako batzuek lurraren gainean oinez ibiltzen jarraitu zuten bitartean, beste batzuek arboletara jo zutela. Agian, garrantzi txikiko gauza da hori, baina, hasteko ez da ariketa txarra orain arte esan dizkigutenen aurrean kritiko izateko.    

Gizakiaren jatorria ulertzeko bi arlotan lan egitea baino ez dugu:

Lehenengoan, antropologoen erara, mundu zabaleko aztarnategietan aurkitutako hominidoen hondakinak ikertuz.

Bigarrenean, linguisten moduan, beharbada, gizakiaren ezaugarri garrantzitsuenean, bere mintzairak aztertuz.

Eskema hau izango da lan honetan erabiliko dudana:

1. AZTARNATEGIETAN
2. HIZKUNTZALARITZAN

Atal honetan, hizkuntzalaritzan, bi zati desberdintzea ezinbestekoa dela iruditu zait. Izan ere, mintzairaren inguruan bi alderdi hauek aztertzeko edo ikertzeko orduan, bai ikertzaileen espezialitatean, bai metodologian, alde handia dago: lehenengoan (Eboluzioaren bidean, saltorik ez!), eboluzioarekin, fisiologiarekin eta anatomiarekin zerikusia duten osagaiak landuko ditugu; eta bigarrenean (Ama-hizkuntzaren bila), gizakiaren ibilbidea argitzeko, hizkuntzalaritzatik linguistek egin dituzten aurrerapenak gainbegiratuko ditugu.

 

  botoia1

 

 

J.M.Munarriz

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli