Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
ispilusolasa.gif  
 
ISPILU-SOLASA


Ispilura hurbildu
eta ikusi nor zaren.
Ikusi hurkoa ikusten ez duten
begi hutsak,
entzun gezurrak egia
eta egiak gezur bihurtzen dituen
eztarri sakona,
sentitu brontzezko uren
zorabioetan soilik askatzen den
mihi zorrotza.
Horiek guztiak baitzara zu.
Eskuinarekin
  itun berria

eta ezkerrarekin
haurraren belauna
lizunki ferekatzen duen
bele lerdetsua zara,
zerrenda beltzak
idazten dituen luma zuria,
musika isilarazten duen ahotsa,
garrasiak eragiten dituen isiltasuna.


Zu zara, bai, 45a
beti bertzeen bururantz destatuta.
Zu zara xanpain,
makillaje eta billetezko
sexu debekatuaren hiesa
kutsatu eta ihes
egiten duen senarra.
Begi ubelduen laguna zu zara,
kanpoan otso eta etxean otsoago.

Ispilura hurbildu
eta ikusi nor zaren
Horiek guztiak baitzara zu.

Horiek guztiak bainaiz ni.
 

 

 
 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago