Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 ama lagunda
 
 
AMA LAGUNDU
   

Egurrezko ate zuriaren kristala joz
tok, tok, tok,
zain.
Segundoak, bihotz gaztearentzat
eternitatea.

Belarria zuraren kontra…badator
gorputza hotza,
jada gelditu ezin den hotsa:
negarra,
gizakiaren beharra.
Korrika egiteko bultzada
zoroa
beroa.

Tindatutako ilea nahastuta
makal,
buruak alde egiten duen bitartean,
ezagutuko al nauzu?
nire izenaz agurtu nazazu.


II

Atzeko leihoan kala zuria
hark sendatuko du zure eria.
Goazen jolastera,
momentu hau bizitzera
gizaki zentzudunen antzera.
Atera kartak, tapetea, garbantzuak
punttua, eskoba eta txintxona,

amama.

Gauean esna kalean barrena,
kuleroak estufan erre dira,
udan, sei manta ohean
ez dago bere tenorean.


III

Ekartzen zaituzte,
eramaten
jaten,
edaten,
janzten zaituzte.

Abesten duzu,
jaten
edaten
gauza bat esaten:
Ama lagundu! Ama lagundu!

Ideiak solte,
kabitik eroritako txoria
ez duzu ezer ezagutzen.
Beldurra,
hitz egiten dizut.
Beldurra,
etorkizuna kontrolatzen duzu.

Eguzkia atera da,
eseri berriro bankuan.
Non da nire semea?
zu, nor zara?
ez galdetu berriro
ez esan berriro:
Ama lagundu! Ama lagundu!
nola lagundu zaitzaket?
 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli