Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Bartlina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Atzo zamalkatu ninduen emakumeak ez daki
neure bularrak orain,
harriz inguratutako irla goseti baten antza dutela.
Ez daki atzo zamalkatu ninduela ni,
nahiz eta begiak itxita edukitzen dituen
zango-korapilo ikaratiak izan sabelean.
Emakumeak baleki
zer ahaztu nuen bere ohantzean,
nik utzitako hutsune hotzituan,
hain juxtu ere, jakingo luke
tximeletak edaten nabilela orain,
itsasertzeko tabernatxo honen atrezzoan,
eta musika merkea dela, aurkibidea
geure gau urbanoa apaintzeko.

 

Zamalkatu ninduen emakumeak 
atzo zerbait utzi zidan idatzita
eta azala gorritu zaion turista honek,
ez daki,
-eskuak, bihotzak, tximeletak-
urtzen diren gauzekin zer egin,
zer egin atzokoekin
eta gaur igandea delako,
berak ez daki,
atzo dela gaur
eta neure bularrak harriz inguratutako
irla goseti baten antza dutela,
urrutitik.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli