Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Adoratuzlina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Adoratzen dut
belar moztu usaina,
ibai ondotik paseatzea,
eta nahigabe uraren soinuarekin
norbaitekin oroituz,
kamustea ene gogoa
egun zimurraren marrak leunduko balira lez.
Adoratzen dut
ortzadarra hodei grisen artetik,
lagunari hegazkinak seinalatzea
eta zergatik ez, euripean bustitzea
aterkia edukita ere,
txistuka ibiltzea,
neuri zein beste edonori egurastuz
bere zentzua.
Adoratzen ditut aurkibidea
gorpu herrenak, 
periferiatako hizkuntzak,
Light Blue perfumea,
ohe ondoko bakarrizketak
eta zeure eta zure zilborrak,
sudurrarekin ukituko ditudaneko gogamena.
Ez galdetu artean noizko eta noraino,
orain bainaiz
emakume bat oinezkoen norantzan,
euriz sutan,
atzo eta biharrik gabea
adoratuz alboan geratzen zaizkidan
hosto bakoitzaren forma natural berezkoak.
Adoratzen dut, 
orain naizena
orain nagoena,
ibilera erabat efimeroz
esateko,
emakume zatar, ero eta lodi honek ere
bere pornografia propioaren konsumoa egiten duela
egunero,
zeuok propaganda eta periodikoak letu bitartean,
presaka zatozten eta zoazten humanoideak
ez zaretela neure gustuko,
eta atsegin dudala
hatz erakuslearekin jolastea
logelako ispilura begiratzen naizen aldi berean,
adoratuz,
adoratzen dudana.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli