Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 HORMA ITSUTUAK

Kaleetako kolore, argi, usain nahasmenak

badu zerbait betierekotik,

edo izan behar ez zuenetik.

 

Kale estuak, jolastiak, itsaso haserreturantz,

izate galdu horretarantz.

Galtzada-harri inportatuek ez dute aldatuko bidea,

ezta abiatutako ihesik ere.

 

Atari harriztatuak dira hormak,

ilunean hildako ateen testigu isilak.

Barneratutako ametsen lekuko mutuak,

mendeetan barrena itzulinguruan.

 

Eraitsitako hormak jartzen du agerian hutsa, hutsunea.

Askapena da.

Kale bihurrietan behera, horma galduak;

bidegurutze berriak dira.

 

Atariak hertsi zizkiguten

eta ez dugu gure atea itxi zuen horma aurkitzen.

 

Gure ezinaren sarraila hotsa soilik gauean.

Unai Baztarrika

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli