Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

karmele11

Enarari ene agurra

Enarek ez dute kontzientziarik. Ez jakiteagatik ez dakite ezta beren
biziek bukaera badaukatela ere.  Dena da, era berean, etenik
gabeko jarraipena eta berehalakoa berentzat.  Ez dute behar adinako
zorroztasunik, egunerokotasunik, haraindikoaz, gerokoaz
edo orozgaintasunaz pentsatzeko.

Enaren bizitza orainaldian kokatzen baita beti.

Gurean,berriz,gaurkoari muzin eginez lan egiten dugu geroa buruan
dugula...

Hor dago berehalakotasunaren eta orozgaintasunaren arteko diferentzia.

Izan ere, bizitzaren jarraipena nahita hausten denean, haraindia
eta kontzientzia sortzen dira batera...

eta kontzientziarekin batera,

gainera,

gizakien artekoa nahiz geroko helburuen araberako mendekotasuna.

Arrazoia hortik dator. Lanak sortzen du arrazoiaren beharra...

Enaren antzerako berehalakotasunean gizakia munduarekiko
hurkotasunean bizi zen, lagunartean.

Aitzitik, lana dela medio, aipatu mamitasun hura galdurik, arrotz
bihurtzen gara gainerakoentzat eta baita geure buruentzat ere...

Bai. Orozgaintasunak horixe bera baitakar berarekin batera. Kon-
tzientziak ezberdintasunaz konturarazten gaitu.

Enarek ezin dute hori sentitu eta guk ere ez enaren modura sen-
titzen garenean...

eta nik, Karmele, enara izan nahiko nuke orain...

Fito Rdz.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli