|  | 
|  | 
Minak eta soseguak-I-
Idazten da zaila. 
Batzuetan malkoetan igartzen da 
eta askotan
 isiltasunean........................................ -tristezia- 
suntsitzailea da
 eta orojalea, 
nor-tasunaz elikatzen da,
 indarraren 
 asmoen 
gogoaren 
 pozen 
xurgatzailea da....................................-beldurra- 
eta egokitzen denean 
burmuinean- edo bihotzean- 
bukatu egiten da bizia;
 ariman 
edo gorputzean
edo bietan bizi da................................. -mina- 
arimakoak itzali egiten du, beti, argia, 
gorputzekoa arimatik dator 
eta da itsutzailea 
eta eragiten du 
tristura eta beldurra. 
	


