Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

testamentua


Poetaren heriotza.
Adio berbak.
Hileta eguneko
malkoen eztanda,
jario zenbatua,
lotsatua,
lurrera iritsi
eta oin biluzia
zipriztindu aurretik
ateratako laburmetraiaren
argazkia,
alabaren sehaska
lorrintzen duten
apoen kexuen
antzekoa da.
Eta udaberria jelatu da
landareei klorofila lapurtu
eta ekosistema bortxatzean.
Apoaren mututzea,
logalea, baina,
alabaren sehaska hutsik da.


Poetaren heriotza.
Zigarro kearen
loditasuna
oihal gardena da
itsuarentzat.
Meatoren labirintoan
konbustioak
negar anpulua
irakin du
izotzaldian.
Eta xanpain burbuilen
kilimen
bits leunean,
hartu du atseden,
beldurti,
testamentua
ozen irakurtzean.
Richterren eskalan
bederatzi.
Bihotz bakartiaren
lurrikara,
gortasunak
mututu du
doinurik gabeko
musika
hileta ospakizunean.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli