Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

betileak urdinez
margotu ditut

Goizean zuri
ikusi dut bisaia,
zuri-marroi-beltz
begiak
eta orduan
urdinez
margotu ene betileak
leihoaren
marko zuritik haratago
urdin ikusi
dut
eta irribarre
egin.


Zorioneko naiz
leiho urdin horretan
zuri ezki bat
irudikatu dizudalarik
zorioneko nire
zoritxarre...an
zorigaitzeko
nire zorion-une ttipietan
hasi gabeko
harreman hura
ez dela inoiz
bukatuko sentitzen baitut.


Zorioneko naiz
leiho urdin horretan
zuri
Txekiako
sinbolo den zuhaitza margotzean
bihotz
itxurako hosto berde asko
ernalduko baitira udaberri honetan.

Ainara Maia

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli