Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
hitzak_orbainetan.gif
 
Isilak dio

Hitz egin:Besteei -ahozko hotsen bitartez-
norberen pentsamendua adierazi
”  
Adorez 4

  Lanbroa darie
distira zerien         begi urdinei.
Lanbroa,               gristutako begirada mingotsetik barrura.
Ebatsitako irribarrearen geriza
ezpain zurbil hertsietan.
Batua, lotua, korapilo beltzez estu, estutua,
hainbestetan libre
haizetan dantzatu zuen lur gorri koloreko
adats izur ederra;
makur soinburuak,
gordea bularra
gordeak esku ukabilkatuak
beroki luze, doiaren poltsikoetan,
guztia estali nahiko lukeen
beroki gris ilunaren azpian.


Baldar pausoa, lanbrotan
nora-ez gabeko izar itzaliak.
Agur isila.
Etxera.
Gela hutsera.
Ohe huts hotzera.


Uzkurtuko duzu   gorputz malgua ohatze zaurituan,
guztiz desagertzeko ahalegin ez posiblean.
Oskol beltz bilakatu da dagoeneko
inguratzen zintuen   aura urdin - berdea,
gotortu,
atzotik datorren gauean.

Lanbrotan isilik
nora-ez gabeko izar itzalia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

aurkibidea

 

 

 

Karmele Igartua

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli