Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
urbieta_21.gif    
 "Eskolan geundela,halako batean heldu zitzaigun, guri ere, anatomiaz ikasi genuena adierazteko eguna"

 

 ANATOMIAZKO LEZIOA

Zazpi bat ordu, besterik ez. Everesteko oinarrizko kanpamendua gertu dugu. Gibelean utzi dut hoteleko logela. Lehenik eta behin, ibaia gurutzatu behar. Eta zubirik ez. Azken egunetako eguzkiak goialdeko elurrak urtu ditu eta orain ura korrika dator, Sikim ibaian behera, ziztu batean, justu-justu zirauten zubi kaxkarrak eta guzti eraitsiaz. Txikitako “harrisaltoka” jolasean aritzeko modurik ere ez; uretan ez da ezertxo nabarmentzen. Ibaiak pasabide guztiak irentsi ditu. Beraz, botak kendu eta,Tolosako babarrunak bezalaxe, hankak beratzen, “remojoan” sartu ditugu, hamaika begi zelatan izanik.

Urrutitik artaldea bazirudien ere, hurreratu ahala, haurren kantuak eskola orduan bilduta zeudela oharrarazi gaitu, mutilak eta neskak nahasmahasean, ibaiaren ertzeko harkaitzetan eserita. Gu ikustean, kolpean mututu dira, gure peripeziak erakarrita- edo. Azkenean, eskolako maixuen laguntzari esker bildu gara talde honetara. Goiko monastegiko monje aditua iristear omen da, eta haren zain dira, nahiko aztoraturik iadanik. Gaurkoan anatomiazko lezioa dagokie eta Rombucketik jaitsiko den monjea Budari buruz arituko omen zaie.

Ikasle bakoitzak eskuartean harrizko ohola du, koadernoa bailitzan, eta bertan bustinezko arkatzarekin Budaren irudia marrazten saiatu dira, kantuan gorputzeko atalen izenak errepasatzen ari ziren bitartean.

Nik ere izan nuen esperientzia xelebrea eskolako garai haietan. Eskolan geundela, halako batean heldu zitzaigun, guri ere, anatomiaz ikasi genuena adierazteko eguna. Azterketaren aurrean begiek diz-diz, bihotzak dar-dar, ariketa batean ondorengo hitzen itzulpena, definizio zientifikoa, teknikoa, edo nik ez dakit bada zer, eskatu zigun gizazientzietako Joxe Martin irakasleak.

Lehenengo hitza:
“vulva”. Koño!, fuerte hasi duk hau!. Geroxeago saiatuko naiz berarekin.

Beste hitzak hauexek izan ziren: cráneo; mano; corazón; nariz; ojo; ombligo; oreja...

Ibon eta biok, aurreko egunean, bere etxean bildu ginen azterketarako estrategia antolatzeko. Berak gorputz atal batzuk ezagutu eta ikasi zituen, nik beste batzuk, eta bion artean azterketa txukuna egingo genuelakoan, eguna iristean, bata bestearen alboan eseri ginen. Aldez aurretik goikoz behera hasiko ginela adostu genuen: burutik; gero enborra; eta azkenik gorputzadarrak, goikoak eta behekoak, banan-banan eta txukun-txukun definituz.

Hala, “cráneo” hitzak hartu zuen aurrea. Hau erraza dun!. Txorien bizilekua edo habia. Hortik dator Txoriburu hitza. Badu beste adiera bat, nik atseginago dudana. Buruhezur: pentsamenduen poxpolu kutxa.

“Oreja”: Orixeren jaioterria. (Ibon, definizio hau primeran zetorrek, horixe baietz!)

“Ojo”: begi.
Begiluze abizenez ni,
lagunaren azterketan bi begi,
erne eta adi,
zelatari.


Ibon ausartagoa izan zen. Gaztelutik jaitsitako baserritar-artzain honek gaztelaniazko azalpena eman zion: “aunque pensemos que tenemos dos ojos, existe un tercer ojo, en la mitad de la frente; recordad sino a Basajaun, personaje mitológico vasco”.

Laguntxo honek noizbehinka honelako ateraldiak izan ohi zituen. Berari esker bururatu zitzaidan ondorengoa:

“ Nariz”: sudur zuloetan
bi gezur.
Beraz,
sudur
gezurraren termometroa
duzu,
ziur.
Gainerantzean,
Pinotxori galdetu.


“Corazón”
: nirea ez dakidanez non dabilen, lagunarenean begiratuko dut. “Bihotza. Mila piezetan desegindako puzzle misteriotsua“.

urbieta_22.gif


Hurrengo ideia ere berari lapurtu nion.

“Teta”: bi madari
titizorrotik erori.
Orain bi titi.
zintzilik.


“ Pezón”. Hauxe bai nik badakidala!
Bi txingurri,
bihurri,
zulotik ageri.

Bi tontor,
gorri
lainopean nabari.
Titiak buru bi.


Eta, honelaxe, imajinazioak bahiturik geundela, txirrinak jo zuen, eta azterketa ezin bukatu. Joxe Martinek bost minutu gehiago eskaini zizkigunez, nire saioa haserako hitzarekin amaitzea erabaki nuen. Ordurako nire laguntxoak honako hau idatzia zuen. “Vulva”: Tolosako trianguloa, txingurriz gainezka. Aldiz, nik burutapen bakarra nuen, hitz esanguratsu batean irudikatua eta aurreko guztiak mututu zituena: “Iñurrategi”.

Amaiera harekin eman nion azterketa irakasleari. Monjearen albora bildu diren ikasleek ere amaitu dute gaurko eskola ordua. Hauek, agure adituak karaitzezko arbelean margotu duen Buda erraldoiari begira dira. Gaurko lezioan Budaren hirugarren begiari buruzko istorioa ezagutu dute, eta definizio bat utzi dute, maisuari itzuli dizkioten harrizko koadernoan idatzita:

“ Ajna”: hirugarren begia.
Argia,
Kolorea,
Intuizioa
eta
Imajinazioaren
iturria.

Om mani pambe hum.

Arantza Urbieta Aranzasti

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli