Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
lekuona_10.png
 
Obsolete
Jainkoa haserre zegoela jakinarazi zien munduko biztanleei eta berarekin harremanetan jarri zela. Minduta omen zegoen gizakien jokaerarekin. Horrela adierazi zien behintzat EONek, jainkoaren mezulari izateaz gain AEBko presidentea ere bazenak. Telebista, irrati, prentsa zein internet bidez. Detaile gehiago ere eman zituen. Jainkoak, zigor modura, Ipar eta Hego Poloak urtzeko asmoa adierazi ziola, baita euri zaparradak bidaltzekoa ere. UHOLDE UNIBERTSALA terminoa erabili zuen. Jainkoarentzat Eon zen munduko gizonik ondraduena. Edo hori zen behintzat mezulariak berak adierazi zuena. Zeruko jaunak espazio UNTZI bat egiteko agindua eman ei zion eta bertan munduko animali -espezierik garrantzitsuenak sartzeko esan.

Eta Eon-entzat ez zen zaila izan aukeraketa: Homo Politicus, Homo Belicus, Homo Religiosus, Homo Informaticus eta Homo Proletarius. Talde bakoitzetik bikote bat aukeratu zuen eta azkenetik dozena bat. Beste mundu batean gizarte berri bat antolatzeko nahikoa izango ziren. Gainontzeko espezietatik ere bikote bana har zezakeela pasa zitzaion burutik baina...zertarako? Zoologiko gabe ere antola zezakeen gizarte berri bat.

Eta iritsi zen eguna. Jainkoak munduko bi muturretako izotza urtzeari eta euri zaparrada grisaskak bidaltzeari ekin zion. Berrogei egun eta berrogei gau luzez. Gelditu gabe. Euria goitik, ura zorutik....mendiak estali arte. Pixkanaka munduan geratu ziren animali guztiak hil egin ziren, erresistentzia gehiago edo gutxiago jarriz, heriotza azkarrago edo motelagoa pairatuz. Baina guztiak desagertu arte.

Bitartean, Eon-ek bere untzia gidatzen zuen espazioan barrena. Barruan bere familia eta aukeratutako espezieak. Lurra planetatik bizirik ateratako bakarrak. Luzea izan zen bidaia eta elikagai eta ur eskasiak giroa jasanezin bihurtzen ari zirenean begiztatu zuten helmuga. Planeta gorria. TARARA. Bele itxurako ontziak planetan lur hartu zuen. Astiro. Zalantzatsu. Hainbat ikerketa eginak zituzten bertan AEB eta Errusiako untzi espazialek. Baina ez ziren emaitzez fio.
lekuona_10a.png

Desertu moduko batean ibili ziren hainbat egunetan zehar, denboraren pertzepzioa ere galdu arte. Azkenean argi bat ikusi zuten...bi...hamar...milaka... miloika. Gorriak, berdeak, horiak, laranjak...eta zarata. Sekulako iskanbila. Pixkanaka ohartu ziren. Hiri baten aurrean zeuden. Metropoli erraldoi baten pare parean. Baina bertako biztanleak ez ziren beraiek bezalakoak. Ez behintzat 2010 urtean Lurrean bizi ziren gizakien tankerakoak. Haiek baino aurrerago aurkitzen ziren eboluzioaren lerroan. Errobotak ziren.

Bertako hiritarrak berehala ohartu ziren gizakien presentziaz eta segundo gutxiren buruan atxilotuak izan ziren. Presondegi berezi batzuetan sartu zituzten. Bikote bakoitza gela batean. Eta amaiera zirudienak okerrera egin zuen leku hartako ateak ireki eta arrapaladan ehundaka errobot sartu zirenean, metalezko kaioletara hurbilduz. Kartzelako metalezko barren artetik jakinminez eta harridura aurpegiarekin begiratzen zieten beren mundua menderatzera iritsitako izaki bitxiei. Baina oldarkorrak behar luketen konkistatzaileak izututa zeuden. Erabat.

Urteen poderioz ohitu egin ziren. Gauza guztietara ohitzen baita gizakia. Baita beraien kaioletara jarrera erasokorrean botatzen zituzten kakahuete antzekoez elikatzera ere. Denborarekin libre izateko esperantza galdu zuten eta umorea ozpintzen joan zitzaien. Gradualki. Atake psikotikoak izaten zituzten eta bisitariak erasotzeko zuten desira ezkutua agerian jartzen zuten. Sarritan.

Eta hor dago Eon, bere presondegian, bigarren GENESIA izango zela uste zuena idazten, AZKEN EPAIKETAREN atarian.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli