Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Sena

7k1027Ilustrazioa: Cristina Fernandez

Kaguendios! Atzera, ostia!». Piztiek ez diote, ezin diote nagusiari jaramonik egin. Lepoan lotutako kateetatik tira egiten dute, euren burua itotzeraino ia. Lerdea darie, mutur aurrean aurkitu duten gorpua txikitzeko, xehatzeko amorruz.

Sena.

Katiuskak lokaztutako larrean iltzaturik, ehun kilotik gorako gizasemeak txotxongilo traza du. Nekez mantentzen du oreka. Esku eta besaurreetan bilduriko kate-kolpeek piztiak atzeko hanka motzagoen gainean zutik jartzera behartzen dituzte.

Gizonak ez du nekerik nabaritzen. Emozioek, amorruak, zehazki, gorrotoak ere bai, ez diote sentiarazten uzten. Hortxe dauka etsaia, hilda. Bukatu dira buruhausteak, beldurrak, bizi-ezinak. Sinetsi ezinik. Bukatu dira tentsioak, zaintzak, erasoak, ehizaldiak, alertak, korrikaldiak, peskizak. Eta hala ere, negarrez ari da. Malko garratzak, minak, korrosiboak, herdoilduak.

–Nahi izan dunan bezala bizi izan haiz, eta hil ere halaxe! Halaxe baitago otsemea: lau hankak gorpura bilduta, itsatsita, baita lepoa eta burua ere. Begiak itxita. Ez dago tentsiorik, indar arrastorik, sumin edo bortizkeria izpirik aurpegiko espresioan. Irudi luke baietz, animaliak berak, herioren hurbiltasuna sumatuta edo bizitzeaz nekatuta, auskalo, aukeratu egin duela hiltzeko lekua, lohia apenas zulatu duten oin markek ibilera arina erakusten baitute, askoz urrunago joateko ahalmena.

Sena.

Animalia madarikatua. Txikitan, beldurra, amonari entzundakoengatik: odolusturik agerturiko behorrarena, orbeletara joanda desagertu zen neskarena; ardiak bilatzera eta inoiz itzuli ez ziren bi anaiena. Guztietan terribleena dozena bat txakur lehertuta eta hiru gazteren hilotzekin bukatu zen uxaldiarena.

Gaztetan gorrotoa, “Moro”-ri egindakoarengatik.

pdf2Ikasteko gogo edo inteligentziarik ez, eta gurasoek osabaren bordara morroi bidali zuten otsoa mendian zebilela zabaldu zen uda hartan. «Otsoa», esan zuten; beti esaten zuten «otsoa agertu da». Otsoak, sekula, taldean eta taldeari esker bizi zen animalia gaizto gorenarekin, infernuko txerrenarekin parekatu nahian edo.

Leihoak estali, ateak konpondu, piketeak prestatu eta sartu, alanbreak lotu. Lan nekagarriak, aspergarriak. Eskuak babaz beteta, mailukakoak noiznahi, harramazkak hanka eta besoetan, aginduak, errietak, presak. Neka barra-barra eginda oheratzen ziren izararik gabeko koltxoian. Osaba posta eskopetari lotuta.

“Moro”, bere pisua aise gainditzen zuen artzanora zuen jolas lagun bakarra. Noblea, azkarra, handia bezain arina, zuhurra bezain indartsua. Malkor baten azpian lehertuta, erraiak kanpoan, aurkitu zuen osabak. Itxuraz, otsoak prestaturiko segadan eroria.

Osaba konbentzitu zuen artaldearen babesa bere esku uzteko. Gogoz bilatu ondoren, espero zuena aurkitu zuen: broguiña, errifle semiautomatikoa, mirarekin, «zazpiehun metrotan edozein izakiri muinak barratuko dizkiok, begi ona badaukak, noski!», saltzaileak.

Baita espero ez zuena ere: piztiak, lau. Orban beltzak azal arrean. Atzeko hanka motzagoekin deformeak ziruditenak. Txakur errabiadun aurpegia. Kirasdunak. Asaldagarriena, gizaki itxura ematen zien irribarrearen eta intziriaren arteko nahasketa, bihotza geldiarazi eta arima urratzen zuena.

Laukotearekin zebilenean, zapaltzen zuen lur zati ororen jabe sentitzen zen. Seguru, basoa zeharkatzen zuenean zepoak zabaltzen, lakioak jartzen, pozoitutako haragia barreiatzen. Justizia ezartzaile odol, ile eta oin arrastoei jarraitzen zienean.

Den-dena alferrik. Otsoak, eraso eta ihes. Jo berriz, eta hanka. Urteetan.

Denborarekin, osabaren ofizioa afizio bihurtuta, artalde urritua mantentzea animalia madarikatua jazartzeko aitzakia besterik ez zen. Ardiak otsoak ez, kaleak jan baitzituen. Kaleak bai, bizimodu erosoak, porlan erraldoiak, diruaren hotsak, galipot sugeak.

Gaur, hilda agertu da bordatik berrogei metro eskasetara. Hortxe datza putakumea, gorpu. Eta bera, piztia arraioei ezin eutsi.

Haize eta euri kolpeak oreka galarazita, lurrera erori da. Piztiak, otsemeari lotu zaizkio, haginka. Errifleak airera botatako lehenengo tiroarekin, ihesari eman diote. Ondoren, bost balazo bota dizkio gorpuari. Irabazlearen ohorea, berea. Bost zuloek garailea eta galtzailea bereiziko dituzte. Bordako sarreran jarriko du gorpua erakusgai.

Arrastaka darama otsemea, hanketatik lotuta, nekez. Ezin indarrik egin, oinak irristatzen zaizkio, putzuetan hondoratu. Indar kolpe batez bizpahiru urrats egiten ditu, besterik ez. Sokak eskuak erre dizkio. Arnasa hartu. Beste kolpe bat eta irrist eginda lurrera erori. «Kaguendios! Otso puta!».

Bordara iritsi denean, soka askatu du. Ataria irekitakoan, sarraskia. Ardi eta arkumeak lurrean barreiatuta, hilda batzuk, intzirika besteak. Odol arrastoak ganbeletan. Hesteak, gibelak, birikak… lurruna botatzen. Erauzitako gorputz adarrak dardarka. Lasto, gorotz eta odol kiratsa, okagarria.

Haragia triskatzen diharduten piztiek, jabea sumatuta, burua altxatu, begiratu eta eraso egin diote. Erreakzionatzeko betarik gabe, txikitu, xahutu, zukutu egin dute.

Sena.

Noizbait ase dira. Ez luzerako ordea.

Joxe Aldasoro Jauregi

Etxarri Aranatz (1974). Haur Hezkuntzako irakaslea.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli