Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

KALKIDAN 
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Etiopiako iparraldean, Eritreako mugatik hurbil dagoen Adygat hiria bisitatzen bazabiltza, beste edozein turistak egingo lukeen bezala, erdialdeko merkatua ikustera joango zara. Bertan, iskin batean, zutik oihuka ari den gizon batek atentzioa deituko dizu ziurrenik. Hagin gutxi dituen gizona, argala etiopiar gehienak bezala, ziurrenik zu baino altuagoa, ile kizkur luze narras baten jabe eta gorrotoz beteriko begirada duena. Inoiz izan duzun hotzikararik handiena sortuko dizun gorroto begirada. Eta hala ere, zeure barnean zerbaitek, jakin ez daitekeen zerbaitek, beragana hurbiltzera eramango zaitu. Ez zu bakarrik, baita inguruko beste turistak ere. Gizonaren ondora hurbiltzen zarenean, gainean daraman jantzi bakarrari, hobeto erreparatuko diozu, erdi apurtuta dauzkan fraka motz pareari. Baina benetako jakin-mina biztuko dizuna lepotik zintzilik daraman hezur handia izango da.

Gizonak Kalkidan izena duela kontatuko dizue. Beldurrez, gizonaren ahots doinua heriotzak izan behar duenaren berdina dela pentsatuko duzu, eta berriz, hotzikara bat jabetuko da zure gorputzaz. Hala ere, ez duzu handik alde egingo. Ez zuk, ez beste turistek.

Kalkidanek, Urrunduk herrian jaio eta hazi zela esanez jarraituko du. Aipatuko dizue, bere aita herriko aztia zela eta herriko biztanleek begirune handia ziotela. Bere aitaren magia boteretsua zela eta nahikoa zuela bere amuletozko hezurrarekin norbait ukitzea, berau lurrera hilda seko erortzeko. Jarraituko du esanez, dena ongi zihoala gizon txuri hura agertu arte. Gizon txuri hura ez zela ordu-arte ikusitako beste zuriak bezalako, txuri honek bere aitari aurre egin nahi ziola. Kalkidanen aitak lepotik zintzilik hezurra zeraman bezala, berak egurrezko gurutze bat zeramala. Kalkidanen, aitak hildako espirituei hitz egiten zien moduan, gizon zuriak jainko bakar bati hitz egiten ziola. Gizon zuriaren magia boteretsuaz hitz egingo dizue. Nola laster batean hasi zen bere magia erabiltzen Kalkidanen aitari boterea kentzeko. Bere magiazko herramintekin urrun zegoen putzuko ura hurbildu zuela herrira, baieta kalkidanen aitaren magiak sendatu ezin zitzaken gaixoak sendatzen zituela. Historiak aurrera darraien bitartean ikusiko duzu nola Kalkidanen begiak odol kolorea hartzen duten eta aurpegian ondoratzen zaizkion. Berak jarraituko dizue esaten nolatan herrikoek bere aitari begirune galtzen joan ziren, zuriaren mesederako. Nola, bere aitak haserre betez, bere amuletozko hezurrarekin zuria ukitu zuen herri osoaren aurrean eta nola zuria ez zen zerraldo erori, aitaren eta herri osoaren harridurarako. Nolatan zuriak esan zien herritarrei beraien burutan zegoela hezurraren magia, nahikoa zela ez sinestea magia hartan hezurrak eraginik ez izateko beraien gorputzen gainean. Hau esan orduko Kalkidan isildu egingo da. Zuri, beste entzuleei bezala, azoka osoko burrundara osoa isildu dela irudituko zaizu.

Doinu tristeago bat ahotan duelarik ekingo dio berriz historiari. Kontatuz herrikoek, batak bestearen atzetik bere aitari desafioa bota ziotela eta gizon zuriaren magiaren babesaren ondorioz, ez zela bat bera ere hil hezurraz ukitu eta gero. Kalkidanek esango dizue, bere aitak herriaren begirunea galduta, alde egin behar izan zuela familiarekin herritik, beraien abere eta ondasunik gabe. Kalkidanen familiaren kalbarioa hasiz. Momentu horretan bere hitzen tristura doinu sakonagoa bihurtuko dela irudituko zaizu.

Ondoren lepoan zintzilik daraman hezurra seinalatu eta bere aitaren amuletozko hezurra dela esango dizue. Kalkidanen ahots doinuan, dagoeneko ez duzu tristura antzemango. Turista txuri denoi begiak sutan dituela begiratu dizue, eta heriotza bera izutuko lukeen ahotsarekin, zuen magiaren indarra konprobatzera desafio egingo dizue. Begiak odoletan puztuta dituelarik, ia hezurra ukitzen norbait ausartzen den galdegingo dizue. Zuk, beste turistak bezala, jakingo duzu hezur bat ukitze hutsak ezin duela heriotza ekarri. Hala ere, beste turistak bezala, desafioa onartu gabe urrunduko zara Kalkidanengatik.

Bidaiatik bueltan, beste norbaitekin zaudenean, Afrikako zure bidaiako pasarteak kontatuko dizkiozu. Halako batean, Kalkidanen pasartea kontatzeari ekingo diozu. Hasi orduko hotzikara bat jabetuko da zure gorputzaz eta bat-batean isildu egingo zara. Lagunak izua ikusiko du zure aurpegian eta zer gertatzen zaizun galdetuko dizu. Zuk "ezer ere ez" erantzun eta gaia aldatuko duzu azkar batean.

Nor da

1979an Arrasaten (Gipuzkoa) jaioa . Aspalditik
idazteko talentu bila dabilen sasi kontalaria.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli