Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Egun arrunta edo...
   

Esnatu zenean ez zuen esnerik kaferako, Nola zen posible? Aurreko egunean litro bat esne erosi zuen. Baina aurreko eguna osteguna izan zenik ez zuen kontuan hartzen Eñautek. Eta egunak gaua ekarri zuela; eta apiril hasierako ostegun gauak, Gasteizen, Lizarrako astelehen gauak edo Baigorriko astearte gauak ez bezalakoak direla. Bestalde, ahaztua zuen unibertsitateko ikasle hatekin biziz gero ez dela hain bitxia ostegun arratsaldean erositako esnea, eta jakiak oro har., ostiral goizean leku berean ez egotea. Edo, are, inon ez egotea.

Ostiral goiz eguzkitsua zuten Gasteizen. Txorien txio alaia sukaldeko leihotik sartzen zen. Horrelakoetan umore onez esnatzen zen Eñaut. Oraingoan, ordea, esnerako kaferik ez izateak balizko umore on horri ez zion muturrik ere erakusten uzten. Dena den, kafea dagoeneko egina zuenez. edan egin zuen, hoztu baino lehen. Eñaut ez zegoen ohituta kale hutsa edaten, ostera, eta ezin esan onik egin zionik. Garratzegi. Banana bat hartu zuen orduan fruta-pototik, kafearen garraztasuua arinduko ziolakoan. Hasieran on egin zion. Bigarren hozkadak ere, on. Hirugarrenaz ezin gauza bera esan, ordea. Ahoa lehortu, ahosabaia zartatu egin zion. Halako sentipen ez.atsegina uxatzeko, eskura zeukan hori edan zuen, hots, kafea. Desiratutako efektua lortu zuela esango bagenu, ez geundeke errealitatetik urrun. Egia baita bananak eragindako lehortea desagerrarazi ziola kafeak. Eztarri osoa erreta, baina. Ahoa lehor izatetik, sutan izatera. Hori konpondu nahian, beste banana-zati bat sartu zuen ahoan. Eta murtxikatu gabe irentsi. Guztiok dakigu, hala ere, murtxikatu gabe irentsitako horrek nekez egiten duela sabelerako bidea -amek ez dute, bada, gure haurtzaro osoa horrelakorik saihestu nahian ematen! . Eta, horrelakoetan. ona dela likidoren bai hartzea. Laguntzearren. Hala. esne-gabeziak eragindako bizkortasun-faltaren ondorioz, beste tragoxka bat kafe edan zuen Eñautek.

Berandu zen ordurako. Beraz, jantzi, eta autoko gillzak hartuta, kalera jaitsi zen. Gasteiz hiribidean barna zihoala, semaforo gorri batean gaindi igaro zen. Egun hartan, azaltzen hasiko ez. garen arrazoiak direla medio, polizia genu zebilen. Eta, gauzak zer diren, Eñauten lege-hausteaz ohartu ziren; areago, neurriak hartu zituzten. Poliziakide biek. Batera. Ezohikoa guztiz herri honetan, baina bai, bi pertsonak ados jartzea lortu zuten. Eñaut geldiarazi eta isuna jarri zioten. Azkenean lantokira ere iritsi zen. Hasteko, nagusiak errieta egin zion berandu iristeagatik. Lana ondo egin zuenik ere, ezin esan : bezero batek ogi-barra eta egunkaria eskatu, eta Eñautek milorria eta aurreko asteko aldizkaria eskuratu; beste batek enpanada bi eskatu, berak esne botila eman; kilo erdi pasteltxo galdegin, muxika-zukuzko kaxa trukean. Hanka-sartze txiki batek. berez, ez luke arazorik eragingo. Hanka-sartze txikiaren ondoren egindako hanka-sartze txikien segidak eragin zuen bezeroen kexa-ilara. Eta kexa-ilara nagusiaren belarrietara iristeko bezain luzea izan zenean, hanka-sartze guztiak desagertu egin ziren. Eta hanka-sartzeak zer dira ba, energia baino? Ados, energia negatiboa, baina energia azken finean. Gauza jakina da, gainera, energia ez dela ez sortzen, ez deuseztatzen ere, haizik eta eraldatu egiten dela. Hara nola azaltzen den hanka-sartze txiki bat, beste baten atzetik, eraldatzean, nagusiaren haserre bihurtu zela. Eta nagusiaren haserrea, Eñauten kaleratze. Eñaut, beraz. apiril hasierako goiz hartan, lanik gabe geratu zen. Amorruaren amorruz. erretxinduta, ostiko itzela eman zion kaleko argi-poto bati; min hartu eta malkoren bat edo beste bota zuen. Aldi berean, goizeko esne bako kafeak eragindako egarriak jo zuen  zuen berriz. Ondorioa, negarria. Horrela urrun ez zela iritsiko konturatu, eta bere buruaren kontrola hartzea erabaki zuen: Ian bila hasi zen. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri. ordea, langabezia gorrian jarraitzen zuen. eta konturatzerako egoera larria baino larriagoa zen. Beraz. gero eta gutxiago jaten hasi behar. Eta urdailaren kexak isilarazi nahian-edo, likido gehiago hartzen hasi zen. Ezagun dugunez, oso gogoko zuen esnea...

Egoera eramanezina zitzaiola-eta, ekintzetara jotzea erabaki, eta sindikatua sortu zuen: KEBE, Kafeari Ez, Bai Esneari. Luze barik taldetxo majoa izan zuen gidaritzapean. Hurrengo urratsa, manifestazioak antolalzea. Gero eta jendetsuagoak, gero  eta sarriagoak. Munduan bakarrik ez zegoela ulertu zuen Eñautek. Horren indar handia lortu zuen KEBEk, ezen azkenean aurkariak ere sortu baitzitzaizkion: KBEEB, Kafeari Bai, Esneari Ere Bai. Esan dezagun, baina, sorreratik bertatik arazo larri bati egin behar izan ziotela aurre sindikatu berrikoek: esanezintasunari. Izan gaitezen errealistak: manifestazioetan KEBE oihukatzearen edola KBEEB oihukatzearen artean aukeratzekotan... Baina, uneren batean, herritarrek esanezintasunari muzin egin eta benetako mezuari begiratzean, KEBEren manifestazioak eta KBEEBren antimanifestazioak gero eta oihartzun handiagoa izaten. Gauzak horrela, azkenean politikarien agendetan sartu ziren. Hasieran, herabe, agendelako azken postuetan; manifestazio-antimanifestazioen sona eta tentsioa aurrera joan ahala, ordea, gero eta leku nabarmenagoa izaten hasi ziren. Kalean. KEBEren babespean ikasle finak, ikasle alferrekin batera bizi ziren langileak, bihotzeko gaixo kronikoak, erretiratuak... KBEEBren izenean, aldiz, gaupasalariak, tabernariak, funtzionarioak eta EEKB -Esneari Ez, Kafeari Bai- sindikatu sortu berriaren soitzaileak. KBEEB sindikatuak zurrupatua, batetik bazkide gulxi izanik eragin txikikoak zirelako baina, batez ere, ezinezko izen esanezina aukeratzeagatik. Kalean istilu larriak gertatzen hasiak ziren. Autobusetan, dendetan, igerilekuetan, etxeetako atarietan, semaforoen aurrean... etengabe eztabaida bera: KEBE ala KBEEB? Egun batetik aurrera ezinezkoa izan zen neutrala izatea. KEBE ala KBEEB, ez zegoen beste aukerarik. Alde edo aurka. Athletic edo Erreala bezala: erdibidekorik ez. Nazioartera ere hedatu zen auzia. Europa osoa krisian. Inoizko krisi politikorik larriena. Tentsioa, erantzun ausartak, neurri latzak. Manifestazioak edozeren aitzakian. Jendeak, azkenerako, ez zekien manifestazioak zeren alde edo zeren aurkakoak ziren. Manifestazioetara joatea zen kontua.

Horrela  ibili ziren luzaro, Europan gerra piztu arte. Ez zegoen besterik itxaroterik. Hiru, lau, host urteko gerra zital hihozgabea. Elkar hiltzen jarraitzeko dirurik geratzen ez zitzaien arte iraun zuen. Egun bat gutxiago ere ez. Oraindik nola lortu zuen argi ez dagoen arren, Eñautek bizirik iraun zuen. Baina zorionerako ala zoritxarrerako ote? Ematen baitzuen Eñautez gain inor gutxi geratu zela bizirik. Ez aitonen semeek, ez karlista eta liberalek, ez eta nazi eta antinaziek ere, ordura arte inork ez zuen Europa horrelako egoera tamalgarrian utzi. Sekula ez.

Gerrak suntsitutako Gasteizko alde zaharreko kale-kantoi batean, urrunetik. Eñautek bizitza-izpi meharra ikusi uste izan zuen. Lur gaineko azken izaki biziduna zela uste baitzuen, korrika abiatu zitzaion. Arrazoi zuen, gizakia zen. Eñaut ez zegoen bakarrik munduan, beraz. Baziren bi,  gutxienez. Eta bien artean posible zen alde zaharra, Gasteiz, Araba, Euskal Herria, Europa berregiten hastea,  bizitza berriari ekitea. Posible zen gerraren iturburuari arretaz behatzea, horrelakorik inoiz. berriz gerta ez zedin. Borondatea besterik ez zuten behar. Aurrean beste gizaki bat  zuela konturatu zenean, lurrean zetzanak ahoa irekitzeko keinua egin zuen. Ahalegin handiz lortu zuen, bai eta hitz egin ere:

--Barkatu... baduzu kaferik?

Adriano De Mata

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli