Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Bizitzaren usainak
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Itxarongelako leihotik begira dago. Laino da kanpoan. Gelako argi zuriak kontraste egiten du kanpoko iluntasunarekin. Garhitzaileren batek gelako bazter batean utzitako ontziari lixiba usaina dario, eta giroa narrasten du. Korridoreetako argiak itzalita daude; alta, itxarongelari bizkar ematen kafe makinak bakarrik hausten du iluntze urduria. Erretzeari uzteko gonbita egiten dute horman han-hemenka itsatsitako kartelek. Poltsikora egin dute bere eskuek tabako kaxaren bila. Autoan edo utziko zuen. Marihuana pixka batek ere on egingo liokeela otu zaio. Leihotik begira, iparraldean ageri dira hiriko argiak. Han ez dira bere Iarritasunaz ohartu, edo agian argiren bat itzaliko zuten bere omenez. Ordubete darama esperoan arrapaladan gelatik bidali dutenetik. Gelako beste ertzean eserita dagoen bikotea du bidelagun. Urduri antzematen ditu, elkarri eskua eman eta elkar begiratzen dute etengabe, uneoro bakarrik ez daudela ziurtatu nahi izango halute bezala. Zeharkada begiratu die eta emakumearen irribarre-imintzio bat jaso du erantzun gisa; konplizitate keinuak lasaitu du apur bat. Minutuak aurrera doaz. Goizeko ordu bata eta laurden jotzeko minutu eskas falta da. Aldian behin, korridoreetatik barrena pauso bizian igarotako erizainen haiek bakarrik herritzen du harmonia ahula. Berririk bai? Erantzunak arruntak izan dira: Oraindik ez, egon lasai. Ezer dakigunean esango dizugu . Nahiago luke isiltasuna jasotzea erantzun modura. Aitak erakutsi zion keinuarekin batera, adibidez: sorbaldak igoz eta kokotsa jaitsiz. Hitzak garrantzizkoak dira, baina are garrantzitsuagoak dira esan gabekoak. Bizitzaren lezioa da hori. Aita ere aspaldian joan zitzaion. Hutsuneak ez dira betetzen, ordezkatu agian bai.

Gazterik galdu zuen aita; eztarriko mina zena minbizi hihurtu eta ahotsik gabe urteak eman ondoren. Xalotasunez gogoratzen ditu aitak eta biek elkarrekin igaro-tako azken arratsalde haiek. Aitak ez zuen kalera ateratzeko adorerik hiltzen azkenerako. Koaderno-orri marratuek mihi zorrotzen zehaztasuna zuten. Artez marrazten zituen aitak aita-semeen kode sekretu bihurtu ziren marrazki soil haiek Berak ere ez zuen hitz askoren beharrik aitaren aurrean. Begirada iheslari bat nahikoa zen aitari goxotasuna adierazteko. Irribarre lotsatiak eta paperean marraztutako eguzki alaiak berogarri ziren etxetik atera gabe gelditzen ziren egun haietan. lzenondoirik irabazi ez zuen arratsalde batez, ordea, aita ez zen etxean eskolatik etxerakoan . Aitak zapaltzen zuen besaulkiaren beso batean amak letra traketsez izkiriatutako paper zati bat soilik aurkitu zuen. Aita ospitalean da. Afaria hozkailuan duzu. Muxu bat . Ama. Gaueko hamarrak aldera telefonoak garrasi egin zuen. Ama zen. Aita oso gaixo dago eta gaua ospitalean igaro beharko du.Joan lotara, gosariaren aurretik bertaratuko naiz. Hitz gutxi batzuk eta ospitaleko formol usaina telefono harien artetik. Ez besterik Gaua, Iogelako amaraunak begiradaz, zinzelkatzen pasa ondotik etorri zen egunsentia. Baina ama ez zen agindutako orduan etorri eta bakardadean gosaldu zuen. Aita hila zen.

Bizitzak marra zuzenean jarraitu zuen, edo hori zekusan ikusle zintzoak. Isiltasuna jada ez zen hutsala eta hori zen, bere ustez aitak utzitako arrastorik sakonena. Amak, ordea, ez du sekula gainditu maitearen hutsunea. Negar hotsak aditu zituen luzaroan gurasoen gelatik. Indartsua izan behar zuen semea aurrera ateratzeko. Hori eskatzen zioten ingurukoek, bizilagunek eta egunero, ezezagunak zitzaizkion hamaika aurpegik.Ezinaren ondotik etorri ziren eroetxeko egonaldiak.Bolada haietan, amonaren etxean hartzen zuen ostatu. Ez zuen bakardadea maite. Amari, senda-agiria ematearekin batera elkartzen ziren berriz. Gero eta luzeagoak ziren egonaldiak, ordea, eta umea gizon egin zen, unibertsitatea,maitasuna, bidaiak... Gaur goizean telefonoz deitu dio amari. Amak aita non dagoen galdetu dio. Medikuek esan diote krisian dagoela, hori esatea zerbait zehaztea balitz bezala. Bizitzak aurrera egiten du, amarena formolezko itsaso batean noraezean dabilen bitartean. Goizean Mariak esandakoaz gogoratu da, bizitzak umezurtz utzi nahi izan duela baina ez duela lortu. Hori esan eta gutxira bota ditu urak. Ospitalera bidean, oinaze eta urduritasunaren artetik maite duela esan dio Mariari. Mariak badaki zenbat kostatzen zaion senarrari sentimenduak adieraztea, eta muxu bat eman dio ezpainetan. Irribarre egin dute biek.

-Javier Etxegoien? Zu zara Javier Etxegoien? Barkatu, zu zara...?

Atertu du kanpoan.Ilargia ere ageri da hodei hautsien artetik. Begiak okertu eta barnera begiratu du. Irudiak elkar gurutzatu zaizkio. Sexu-gauen hasperen deiadarrak eta Maria, haurdun zegoela zioen txoritxoa eskutan. Umearen logela margotzen eman zuen udako arrats bero hura. Lehen ostikoek sortutako emozioak eta lo egin ezineko gauetako fereka herabeak. Ama bizian galdua izanik ere, amatasunaren printzez jabetu zenekoa. Etorkizuna amestu zuenekoa. Bizitzak galdu eta irabazi egiten direla iruditzen zaio.

- Bai, bai! Neu naiz.

- Jaio zaizu alaba. Onik daude ama eta biak. Zorionak!

Leihotik begiratu du berriz, eta irribarre egin dio kristalak eskaitzen dion islari. Erizainak keinu egin dio berarekin joateko. Aire-ahokada luzea hartu eta urdinekoaren atzetik abiatu da korridoretik barrena sigi-sagan. Ez du asmatzen pauso zuzenik kateatzen. Urduritasuna, akaso. Formol-usaina ere atsegina zaio, ume jaioberriaren negarrak aditu dituenean. Bizitza berriak beste usain bat du.

NOR DA

Unai Baztarrika Otegi

Beasain, 1982. Ingeniari informatikoa ikasteaz Eta ofizioz.
Idatzi eta irakurtzeaz gosetu den idazle eskolatu berria.
Bere mugak deusestatzen diharduena

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli