Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Jaingoikuaren aurrean apalik,
 
Euzko-lur ganian zutunik,
 
Asabearen gomutaz,
 
Gernika’ko zuaizpian
 
Nere aginduba ondo betetzia
 
Zin dagit.
 

Etorkizuneko Euzko Jaurlaritza demokratikoko Lendakari Jauna, agur:

Bilbo’n, 1937’ko bagillaren 19’an

Zeure buruari galdetuko deutsazu zertako idazten deutsudazan berbok. Bada, ene gutun au topeteko zoria euki badozu, bejondeizula. Errazoimena ta Jaungoiko Onaren guraria fanatismoari gallendu jakozan señale. Ez dakit noiz, ez dakit non, ezta zer ego eretan be leiduko dozun ene gutuna, leiduko dozunik be. Bene tan gertautakoa ezetu daizun idazten deutsut, Jaurlaritza dogun Carlton hotelean ezkutauta, gaurko egunean, Franco’ren tropak Burdi ñazko Garrikoa gainditu ta uriburuan sartu diran egunean. Ene bizia be arriskuan dago, ezin jakin amendik urteteko denporerik be eukingo ete dodan, baña ene eginbearra da etorkizuneko belaunaldiak bear bezala informetea: nonork irabazita be, geure istoria, galtzalleon istoria, etorkizunean be ezetu daiten. Orretarako, galtzalleon bertsiñoa zeuri allegatutea bear-bearrezkoa dot.

Bada, Valentzia’n Euzkadi’ko autonomia-estatutua onartu eben gerra asi ta gitxira, urri bigarrenean; baña, aundiustea zalakoan, eskumenak erabat murriztuta. Besteak beste, Naparroa kendu euskuen, baita aurrerantzean Naparroa Euzkadi’n sartuteko aukerea be. Orregaz jarraitukiro, urri bigarrenak 7 eukazanean Euzko Jaurlaritza’ko Lendakari izentau ninduen, ta egoitzea Carlton hotelean imiñi. Bereala lortu genduan errialde independente lez jardutea: unibersidadea, telebista-irrati sistema, armada, osasun-sistema ta moneda genduzan, ta pasaporteak be egiten genduzan, naizta España’ko Errepublikari une oro leial izan.

Igazko urriaren 13an, Donostia erortean, igerri genduan zer etorkigun. Frantzia’ko Fronte Popularrak guri lagunduteari itxi eutson, ta anarkista ta sozialisten arteko liskarra gitxigatik geldiarazo genduan Bilboko kaleetan. Itxaropen-izpirik be eukin genduan, ostera: Intxorta’n faxistak geldiarazotea lortu genduan, Bergara gainditu ta Durango’rantz etozala, Beldarrain komandanteari esker.

Baña ez eban luze iraun, Sanandere’ko anarkistak bereala bakarrik itxi ginduezalako, besteak beste. Baña batez be, lagun, jaramonik ez egin etsaien propagandari: jorrallaren 26an Gernika maitea ez genduan geuk suntsitu. Zelan leiteke! Eskerrak Steer jauna ta gañerako kazetariak bertan zirala, egia ezetu daiten. Antza danez, ganera, jorrallean mundu zibilizatuari egin neutson didarrari, etsaiak gerarazoten saia eitezan, errazoimenari leku egin egioezan, ez deutso iñork erantzun. Ta guk, noski, makalluntziak ta atunontziak gerraontzi biurtuta, ezin izan dogu ezer askorik egin etsaiaren indarraren kontra.

Ta zelan allegatu garan egoera onetara... Alejandro Goikoetxeak, Burdinazko Garrikoa eregiarazo eban ingeniari traidoreak, emon eutsien informaziño guztia etsaiei. Bagillaren 4an Bilbo bonbardau eben, ta guk zubi guztiak suntsitu, baña Ezkerraldeko industria suntsiduten, ostera, ez giñan ausartu. Izan be, etorkizuneko Euzkadi’k be bizi bear dau, izan faxisten menpe ala Errepublikaren menpe!

Ori guztiori gitxi balitz, Lauaxeta, Aitzol ta beste ainbat kultura-gizon be fusilarazo ditue etsaiak. Frantzia aldean, naziak Lluís Companys Katalunia’ko Lendakaria atzemon, Franco’ren soldaduei emon, ta Montjuïc’en bertan fusilarazo eben. Katolikuak katolikuak erailten, Jainkoaren izenean, ta bien bitartean Vatikanoa isillik! Eromena!

Eskerrak erritarrak dauela egun batzuk urtenarazo genduzala Bilbo’tik! Baiona, Ingalaterra, Errusia, Amerika... munduko leku guztietara bialdu doguz Euzko semeak. Atzo Euzko Gudaroste’ko azken gudariak Bilbo’tik Kantabria aldera jo eben, ta gaur eguerdian etsaiak Artxandatik jeitsi ta Bilbo artu dabe. Katalunia aldera burrukara joatea neban asmoa, baña bidea zarratuta dagoala esan deuste. Nonon dekoguz etsaiak!

Beraz, etorkizuneko Lendakari Jauna, orain badakizu egiaz Euzkadi’n zer gertau dan, 1936’ko gara-garrillean Nazionalak matxinatu ziranetik Bilbo erori dan egunerarte, bederen. Ta orain banoie Kantabria aldera, ondiño itxaropena ez dogu galduta. Baña, egiaz, zer egin bear dogu Kantabria’n? Euzkadi galdu ostean, ezerk ez deko sentidurik, atzerriko lurren alde burrukan jarraitutea lakoa da. Kantabria atzerria baita...

Askatasuna, ostera, ondare unibersala izan da ta izango da. Orrek lagunduten deust burrukan jarraituten. Lauaxeta lagunari omen egiñez: «Dana emon biar yako matte dan azkatasunari».

Agur t’erdi,

Agirre ta Lekube’tar Joseba Andoni

Adriano De Mata

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli