Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Eliza sutan
luma15  

Haizearen besoetan, irrintzi urrun baten oihartzuna iritsi zait. Amorruz beterik, ekaitzaren aldarria. Baso ilunaren barnetik airean zabaltzen ari den kedarra ikusten dut. Eliza sutan, mendekuaren aldarri. Atzo ez bezala, gaur borroka egin beharko dut. Aizkora odolez zikindu. Abarkak, lokatzez.

Haritz zaharren itzalpetik atera naiz, arranoaren ahotsa ezpainetan. Mendian behera noa, goaz, gorrotoak itsuturik. Ehunka gezik argitu digute gaua. Zeruan margotutako suzko malkoak dirudite nire begietan. Etsaiaren herria sugarretan kiskaltzen hasi da. Zergatik oihu horiek? Ez al da ba su horixe bera Jainkoaren arima garbitzaile?

Egurrezko atakaren gainetik salto egin eta arerioaren parera erori naiz, estropezuka. Arkaitzen lantza luzeak oztopatu du haren ezpata bizkorraren bidea. Makurtu egin naiz bere eskuineko hanka aizkorakada bizkor batekin kolpatuz. Asierrek moztu dio lepoa, irtetear zen alaraua odolduaz, isilduaz. Nire parean belaunikatu da, indarge, eskuak txorrota gorria geldiarazi nahian.

Aurpegia zipriztindu dit, baina errukirik ez dute topatu begi isilek.

Aurrera egin dugu herrixkako kale estuetan zehar. Enara eta Maider gogoan. Sorginak. Gure itxaropen suaren zaindari, errauts bihurtu arte iraun zuten. Naturarekiko miresmena, Amalurraren sekretuen jabegoa, bekatu. Orain, gure kemena pizturik mantenduko duten su bilakatu dira.

Su horren itzalen artean dantzan aritu naiz. Herioren dantza iluna. Aizkora galdu dut. Odolak estali dit gorputza. Abarkak lokatzetan hondoratu zaizkit. Banoa, haizearen besoetan. Irrintzi bat entzun dut. Heldu zait arbasoekin biltzeko unea. Askatu da nire arima.

Urtzi Leonet

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli