Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
luma7_11  

Larunbatero ikusten zaitut. Larunbatero eserita zaude hiria zeharkatzen duen zubian. Larunbatero zain; zain, sosa baten truke, eta bitartean, bizitza aldamenetik pasatzen ikusten duzu, eta bitarte horretan, egonean zaude, presarik gabe esperoan.

Larunbatero, zuzenean begiratzen nauzu eta ni disimuluz, zure presentziaz ohartuko ez banintz bezala, azkar aldentzen naiz; gelditu gabe pasatzen naiz zure aldamenetik, ia korrika, zure begiradaren zorroztasunak irauten duen bitarteko segundo horietaz salbu jarri arte. Eta zuk tinko jarraitzen dituzu nire pausoak, beldurrik gabe, ez baitaukazu ezer galtzeko beldurrik, dagoeneko kaleko gizon xumea zara, eskalea, bizitzaren bazterrean geratutako gizasemea, auskalo zein arrazoi medio.

Eta badakit zure begirada irribarretsuarekin topo egiten dudanean egun on esan behar didazula, eta orduan nire begirada beste nonbaitera desbideratuz, zalantzan egoten naiz, baina azkenean zure ondotik aldenduz, bideari ekiten diot harrotasun faltsu batez, zu hor egongo ez bazina bezala.

Larunbatero ikusten zaitut hiriko zubia zeharkatzerakoan, eta errudun sentitzen naiz deus eman gabe zure begirada irribarretsua eskaintzen didazunean, trukean ezer espero gabe.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli