Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

luma7    
Argazkiak: Carmen Valois    
Azalaren alabak

Irudien munduan bizi gara. Hori, gaur egun,  gauza jakina da: irudiak komunikazio-indar  ikaragarria du. Hain handia, non askotan indar-metaketa bilakatzen den; hain nabarmen,  non gehienetan azaleratzen den orok bizitza  propioa izatea lortzen duen. Gauzak horrela,  badirudi, azalean edo erakusleihoan ez dagoena, ez dela existitzen, eta nonbait, honetaz konturatu ziren batzuk aspaldi. Izan ere, joera hau  zabalduz joan den neurrian, buru-belarri gabiltza irudi-azaleko mundu garaikide honetan,  ezen, agertu gabe, ez baitago ezertan sinesterik.

Eta irudiaz ari garela, bi ditut begien aurrean, bi azal. Bi liburu dira esku artean ditudanak. Biak 2009. urtean argitaratutakoak. Biak  gizonezkoek idatziak. Biak hemengo idazleak.  Biak Durangoko azokan aurkeztutakoak. Biak,  bai, hausnarketaren iturburu, eta ez naiz edukiaz ari, azalaz baizik.

Esku batean dut, Anjel Lertxundiren “Eskarmentuaren paperak”. Bestean, Edorta Jimenezen  “Stock 13”izenekoa. Eta azalaz ari natzaizuela,  Lertxundiren liburukoari erreparatuz, idazluma bat duen ume irribarretsu ikusten dugu,  Lertxundi bera ume zelarik. Bestean, aldiz, Jimenezen zakila azaltzen zaigu, perla zurizko  koilare batez apainduta. Eta arestian aipatutakoaz aparte, biek badute komunean zer edo zer.  Biek eskaintzen dute berezko zerbait. Biek, propio erabakita, ematen digute erakutsi nahi dutena: beren intimitatearen testigantza dena esango nuke, edo akaso, beren arimaren biluztasunarena; nolanahi ere, idazteak berak biluztea  baitakar.

Eta ez dakit, baina oso ongi ezagutzen ez ditudan arrazoiak direla medio, azalak ikusita,  nire akordura etorri dira Lertxundi eta Jimenezen alabak. Agian izango da “Bestearen azalean jartzea” gustuko dudalako, edo agian, imajinatzen ditudalako aitekin eskutik helduta, edo  besoetan: azala azalarekin batera. Ez dakit... baina nire azalaren pertzepzioak unibertso primitibo batera narama.

Edonola ere, batera zein bestera, existentziaren eskarmentua sentitzen dugu azalaren bitartez. Eta otu zait pentsatzea, funtsean, azala geruza bat dela, gordeleku bat, elkarbizitzarako  iragazkia: gure barruko zerbait babesten edo  gordetzen duen elementua. Eta nago azal horren bizipena mundua interpretatzeko tresna  baliogarria bilakatzen dela, besteekin lotzen, eta era beran, besteengandik askatzen gaituena.

Carmen Valois

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli