Dibulgazioa

Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Añarbeko erreserba:Oarsoaldeko naturaren azken muga
argia1  
pdf  

Erreserba izenatuko dituzte Aiako Harria parke naturalean dagoen Añarbeko basoaren 1.700 hektareatik 800. Pagadi eremu zabalek osatzen dute Añarbe, baita Gipuzkoan diren harizti handienek ere. Añarbe klimaren erregulatzailea da, eta ura eta biodibertsitatea eskaintzen dizkigu. Orain dela bost urte Bruselak Natura 2000 Sarean sartu zuen. Ezagutu nahi?

Dagoeneko hiru Erreserba Eremu ditu Aiako Harria Parke Naturalak (Endara eta Enbido Irunen, eta Txurrumurru-Txikia Oiartzunen); orain, laugarrena izateko bidean da Añarbe, Errenterian herri-partaidetzatik sortutako erabaki batek bultzatuta.            

Añarbe interes biologiko handiko animalia basatien habitata da: basakatua, katajineta, erbinudea, azkonarra, katagorria, muxar grisa, orkatza, basurdea, okil beltza, okil handia, hontz ertaina, urubia, izokin arrunta, kukulumera... Desagertzeko arriskuan dauden animalia zein landare espezieak ugaldu, babestu eta elikatu egiten dira Añarben. Baso natural helduak eta egundoko baso eremu trinkoak aurkituko dituzu han, naturaltasun handiko paisaiak beti ere.

Uraren balio estrategikoa

Añarbeko basoa izen bereko urtegiaren gainaldean dago, zeinean Arantza, Goizueta, Oiartzun eta Errenteriako errekak isurtzen diren. Donostialdeak, Gipuzkoako populazioaren erdiak baino gehiagok –300.000 biztanle inguruk–, Añarbeko ura edaten du. Horregatik esan daiteke biodibertsitatea zaintzea kalitate oneko ura izateko aukera bermatzea dela.

Azken gotorlekuetakoa

Añarbek bat egiten du Euskal Herriko isurialde atlantikoko korridore ekologikoan dauden eta biodibertsitatearen kontserbaziorako estrategikoak diren hosto erorkorreko hainbat basorekin: Endara, Artikutza, Bertiz, Irati... Azken batean, Añarbe Gipuzkoa ekialdeko mendi-biodibertsitatearen azken mugetako bat da gaur egun; izan ere, garraiorako azpiegitura linealek, hirigintza eta industria garapenak eta zur exotikoen hazkuntzarako baso jarduera intentsiboak, hein handi batean artifizial bihurtu dute gipuzkoar lurraldea.

LIFE-Natura Proiektua

Aiako Harria Garrantzi Komunitarioko Lekua Kontserbatzea eta Berreskuratzea izeneko LIFE-Natura Proiektua (2005-2009) Gipuzkoako Foru Aldundiak koordinatzen du, Aiako Harria Parke Naturaleko basoen jabe nagusiekin batera (Irun, Oiartzun, Hernani eta Errenteriako udalak), Eusko Jaurlaritzak eta bi fundazio pribatuk ere (Naturgintza eta Basoa) parte hartzen dutelarik. Natura 2000 Sarean dauden natur habitaten –baso nahiz erreka– eta hainbat espezieren kontserbazio egokia berreskuratzea da helburua.

Nola iritsi

Astigarraga eta Oiartzun arteko errepidean, Errenteriako Bentako bidegurutzean, jo Listorretako atseden-gunerantz. Bertara iritsitakoan, Idoia etxeraino (Susperregi jatetxea) jarraitu eta ibilgailua parkingean utzi. Handik, abiatu oinez, langa bat zeharkatuta, Malbazarko leporaino. Beherantz doan baso-pista nagusia Añarbeko basora eta urtegira doa.

Udan, Listorretako atseden-gunean, Aiako Harriko Parke Naturalari buruzko Informazio Bulegoa irekitzen du Errenteriako Udalak, ostegunetik igandera goizeko 10etatik arratsaldeko ordu biak arte.

Informazio gehiago Interneten:

www.errenteria.net

www.oarsoaldea-turismo.net

www.lifeaiakoharria.net

Gorka Azkarate

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli