Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

hitza1.gif

 
 
 
 
Ilunabar literarioa egingo da bihar  zaleekin eta idazleekin

Kultura Iaz egin bezala, literatura izango da saioaren ardatza; ekitaldian 'Luma berrien eleak' aurkeztuko dute. idoia luzuriaga Iaz egin zen bezala, aurten ere Luma berrien eleak aldizkariaren aurkezpenarekin batera Ilunabar Literarioa antolatu dute Zumarragan. Bertako eta kanpoko idazleek parte hartuko dute.

 Ekitaldia kultur etxean egingo dute, bihar 19:30ean. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera ez da ekitaldi itxia izango; «norbaitek testuren bat irakurtzeko asmoa balu, gonbidatuta dago». Parte hartuko duten herritarren zerrenda ez dago itxita, «horretan dihardugu egunotan», diote antolatzaileek.

Iaz bezala, ekimenak herriko kultura arloan literatura sustatzea du helburu nagusietakoa, eta horregatik parte hartzea garrantzitsua dela nabarmendu dute.

Ilunabar literarioan Bergarako Idazle Eskolako ikasleen lanak biltzen dituen Luma berrien eleak aldizkariaren seigarren zenbakia ere aurkeztuko dute.

«Zenbaki honetan berrikuntza batzuekin dator Idazle Eskola. Alde batetik azalaren diseinua aldatu egin da, eta bestetik Idazle Eskolako ikasleek kudeatzen duten www.idazten.com webgunean irakur daitezke aldizkari hau eta aurreko zenbaki guztiak».

Atari digital hori, Bergarako idazle Eskolako ikasleek eta ikasle ohiek egituratu dute. Idazlanak bertan argitaratzeko, kideen lanak irakurtzeko eta lanen inguruko iritziak eta iruzkinak suspertzeko helburua du webguneak.

Entzun eta ikusi

Webguneko Entzuketak atalean klikatuz gero aldizkarian horretarako prestatutako lanak entzun daitezke, eta Bideoak atalean ikusi ere bai. Lizarrako poesia jardunaldietan irakurritako aldizkariko testu batzuen bideoak daude, hain zuzen. Aldizkari berrian aurrekoetan ohiko bihurtu diren atalak daude, baina aurten animaliak jarri dituzte haria lotuz, armiarmak, katuak edo ipurtargiak. Iritzi eta gogoetak atalean dibulgazio eta iritzi saila garatzen da.

Hamar narrazio irakur daitezke, tartean Amaia Artolazabal, Gorka Azkarate eta Iban Balerdi goierritarrenak. Itxaro Bordari Ainara Maiak egindako elkarrizketa, eta poema eta irakurketak Amaia Lasa, Karlos Linazisoro, Aingeru Epaltza edo Jokin Muñozen liburuen iruzkinekin ere badaude.

Aldizkaria Zumarragan, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Irunen, Bergaran, Zarautzen, Mendaron eta Aretxabaletan eros daiteke.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli