Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

EUSKADI.- Pablo Barrio, Karmele Igartua eta Julen Barriolabengo

izan dira Euskaltzaindia--BBK Literatur Sarien irabazleak 

 

http://es.noticias.yahoo.com/ep/20071217/tlc-euskadi-pablo-barrio-karmele-igartua-760ce4b_1.html 

http://www.europapress.es

Europa Press - lunes, 17 de diciembre, 17.10

Txomin Agirre eleberri-saria eman gabe geratu da, epaimahaiak hala erabakita BILBO, 17 (EUROPA PRESS) - Euskaltzaindiak  eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero antolatzen dituzte elkarrekin eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sariak, eta 2007. urteari dagozkion irabazleen izenak jakinarazi dira gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Horrela, Pablo Barriok irabazi du Toribio Altzaga antzerki-saria, Karmele Igartuak lortu du Felipe Arrese Beitia olerki-saria eta Julen Arriolabengoa izan da Mikel Zarata saiakera-sariaren irabazlea; Txomin Agirre eleberri-saria eman gabe geratu da. Sari-ematea ere ekitaldian bertan egin da.

Pablo Barrio aguraindarrak "Kontrako bidean" lanarekin eskuratu du Toribio Altzaga antzerki-saria. Txikitatik Gipuzkoan bizi da Barrio, Lasarte-Orian. Enpresa Zientziatan lizentziaduna da, baina ez da inoiz enpresa-munduan aritu. Irakasle moduan ibilia urte askotan, eta halako batean "orain ausartu edo betirako ahaztu" bere buruari esan eta orduan hasi zen idazten. Horretan ari da ordudanik, antzerkia idazteari emana gehienbat. 2003. urtean ere lortu zuen Toribio Altzaga saria, "Ama, hor al zaude?" antzerki lanarekin. 2004. urtean argitaratua.

Karmele Igartua izan da Felipe Arrese Beitia olerki-sariaren irabazlea, "Hitzak orbainetan" obrarekin. Orbainei eta bizitzak utzitako arrastoei arretaz begiratuz eta mintzatuz idatzitako poema liburua da. Zazpi atal dauzka liburuak eta atal bakoitzaren atarian definizio bat jarri eta esanahi bat aletzen da, poemen arteko lotura bat ehunduz.

Karmele Igartua Aretxabaletan jaioa da, 1959an, eta irakaslea da herriko eskolan. Poesia beti lagun, irakasle jardunean izan du aukera, gainera, sortutako antzezlanak ikasleekin edo irakasleekin taularatzeko, baita deklamazioan trebatzeko ere.

SAIAKERA-SARIA

Azkenik, Julen Arriolabengoak irabazi du Mikel Zarata saiakera-saria "Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan" liburuarekin.

XVI. mendearen bigarren erdian zehar, fase ezberdinetan idatzitakoa da "Ibarguen-Cachopin Kronika" izenaz ezaguna den lana, egileek, Juan Iñiguez de Ibarguen eskribauak eta Cachopin doktorearen semeak, "Corónica General Española y Sumaria de la Casa Vizcaína" izenaz bataiatua.

Behin baino gehiagotan azpimarratu zuten lan honen garrantzia, besteak beste, Koldo Mitxelenak, Julio Caro Barojak eta Julio de Urquijok. Baina argitaratu gabe dago eta egoera kezkagarrian dirauen eskuizkribua da. Bere 184 koadernoetatik 71 kontserbatzen dira soilik, eta Arriolabengoak kronika hau aukeratu zuen bere tesia egiteko.

Sariketa honetara aurkeztu duen lanean, gaztelaniaz idatzitako kronika honetan aurkitu dituen euskarazko testu eta hitz guztiak aurkeztea eta ezagutzera ematea izan du helburu Julen Agirrebengoak. Berak azaltzen duenez, "euskal hizkuntza eta literaturaren ikuspegitik Kronikak utzitako ondarea txikia da kantitatean, baina handia garrantzian, euskara zaharrak idatzirik utzitako lekukotasunetan lehenetakoak baitira".

Julen Arriolabengoa Aramaion jaio zen, 1960an. Euskal Filologian doktorea da, EHUn, Joseba Lakarraren zuzendaritzapean. Gaur egun euskara irakasle da, Irungo Hizkuntz Eskola Ofizialean.

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli