Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Bergarako Idazle Eskolak graduondokoa antolatu du
 
bosgarren urtez

 
2007-9-26 
GARA | BERGARA 

Eletan Kultur Elkarteak Bergarako Idazle Eskolako graduondokoa antolatu du 5. ikasturtez. Gradu-ondokoak idatzi nahi dutenei edota lanbidez idazten ari direnei sormen baliabideak eta metodologia bat erakutsi nahi die. Horretarako, baliabide telamatikoak eta presentzialak batu dituzte.

2003-2004 ikasturtean abiarazi zuten Idazle Eskola izeneko egitasmoa. 2007-2008koa bosgarren promozioa izango da. Orain artekoan, 70 idazle gaiek amaitu dute graduondokoa.

Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Fito Rodriguezen esanetan, «bertso eskolen hasieran zeuden zalantza berberak sortu dira idazle eskolekin. Erakuts ote daiteke bertsotan? Baina, orduko zalantza haiek bezala, idazle eskolen premiari buruzko zalantzak ere desagertzen ari dira». Helburuak dira: hizkuntza gaitasunak eta baliabide estilistikoen ezagutza, euskal irakurlego erreala kontutan hartuko duen idazketa lantzea, sormenaren bideak egituratzea eta ikasleak kalitatezko irakurle baten iritzia jaso ahal izatea.

Bestalde, irakurle mintegiak jarriko dira martxan. Bertan idazle izateko irakurketak duen garrantziaz ariko dira eta Anjel Lertxundik bere azken nobelaren eraketaz berba egingo du.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli