Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 gara.gif    
 Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean aurkeztu zuten Bergarako Idazle Eskolako ikasleen aldizkaria    

Luma berrien eleak 

Idazle izateko jolasean

Testua: Andoni Iturbe

Etxetako kaxoi askotan gorde izan dira norberak idatzitako idazlanak. Egun ordenagailuko artxiboetan tartekatzen dira eta interneteko sareak aukera ematen dio edonori bere lanak zabaltzeko. Baina idazle berriek edo idazle izateko bidean daudenek betiko beldur eta zorabioa nabari dute orri zuriaren aurren nola erantzun ez dakitenean.

Bergarako Idazle Eskolako idazleek beldur hori apaltzen ikasi dute eta aldizkari batean bildu dituzte euren iritzi eta gogoetak, narrazioak, hitz-jolasak, poesia lanak edo-eta irakurketak. “Luma berrien eleak” aldizkaria sorkuntza aldizkaria da. «Ez diogu aldizkari literarioa denik, sorkuntza literarioari ere espazio handia eskaintzen zaion arren, literariotzat dauzkagun generoekin batera, bestelako genero batzuk ere txertatzen dituen aldizkaria baita», argitu zuen aurkezpenean  Ainara Maia idazle irundarrak.

 Idazlea aho batez irakurlea ere badelako euskal liburu askoren iruzkinak egiten dira. Gomendatutako liburuetako batzuk klasikoak dira (“Neronek tirako nizkin”, Sebastian Salaberria, 1964) edota beste batzuk berriagoak (“Ihes betea”). Atal horri hasiera emateko Maria Aburtori egindako elkarrizketa labur bat dator. Maria Aburto zamudioarra, haurra zen 36ko gerratean eta bere ibilera eta bizipenak kontatzen ditu.
  BERGARAKO IDAZLE ESKOLAREN "LUMA BERRIEN ELEAK" ALDIZKARIAREN 5. ZENBAKIA KALEAN DA, HASTEN ARI DIRENEN KEZKA ETA LANEN UZTA

22 idazle berri plazaratu eta aurkezteko aukera ematen du aldizkariak. Alde horretatik, aldizkarian agertzen diren lanak ez dira oso luzeak, besteak beste, ahalik eta idazle gehienei tokia eman ahal izateko eta bestetik, aise irakurtzeko modukoa izan dadin, anitza delako, bai generoei dagokienez eta baita gaiei dagokienez ere.

Fito Rodriguezeren arabera, euskal literatura berritzeko eta indartzeko, eta euskaldunon emozioen lekukotza emateko ere balio lezake aldizkariak. Bergarako Idazle Eskolatik pasatu diren idazle berriek nabarmendu dute euren burua proban jartzeko beharra. Horietako bat da Karmele Igartua (48) aretxabaletarra. Irakaslea da Haur Hezkuntzan eta betidanik izan du idazteko zaletasuna. «Beldur apurtxo batekin izena eman nuen eskolan. Nire burua probatu dut. Egiaztatu dut bagarela gai batzutan gauza batzuk  egiteko», argitu digu. Bide batez, irakurtzen ikasi du, eta idatzi ahala gehiago jakiteko   behar hori areagotu egin zaio.
IKASTAROA

Epea: 2007ko Urriaren 1etik 14ra.

Modua: Matrikula modu telematikoan egin daiteke, eta zalantza guztiak  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide bidez.

Telefonoa: 943769033

Harremanetarako:  Vicente Huici Urmeneta edo Tere Irastortza.


Bigarren lezio bat ere ikasi du. Alegia oreka bat mantendu  behar dela diziplina eta talentuaren artean: «Ikasi dut ezinbestekoa dela egunero denbora bat idazketara eskaintzea». Dena den, bere helburu hurbiletan ez dago liburu bat argitaratzearena, idaztea berriz bai. «Ez da garrantzitsuena argitaratzea, baina bai norbera liburu bat idazteko gai dela frogatzea», ondorioztatzen du.

Gorka Azkarate urretxuarra da eta 29 urte ditu. Bertsoak egiteko eta idazteko zaletasuna izan du aspaldidanik eta idazle eskolaren aukera hori zegoela aprobetxatuz izena eman zuen. «Nire idazteko teknika hobetu egin nahi nuen ahal zen neurrian eta hori lortzez gain, euskal literatura gehiago ezagutzeko balio izan dit», azaltzen du. Harkaitz Canori elkarrizketa egiteko aukera izan du. Hasiberri bat, oraindik bere estiloa bilatzen ari den idazle baten aurrean.

«Liburu bat idaztea idazle eskolako ikasleen buruan dagoen zerbait da. Liburua idaztearena, suertatzekotan, epe luzera izango litzateke. Testu motzak idazten ikasten jardun dugu eta asmoa gero eta luzeagoak idaztea da. Hortik etorri liteke egunen batean liburu bat idaztea, presarik gabe», kontatzen digu.

BEKAK

2007an Bergarako Idazle eskolako bekak, urtero bezala, hiru sari banatu ditu: bi literatur alorrekoak eta beste bat dibulgazio alorrekoa. Literatur alorreko irabazleak izan dira Doltza Barandiaran ataundarra, poesian, eta saritutako poemetako bat aldizkarian argitaratua dago, eta Iñaki Odriozola elgoibartarra, antzerki lan batekin “Whiskia eta hondartza”. Dibulgazio mailan, Jon Urutxurtuk irabazi du “Zeanuriko errotak”  lanarekin.

Aldizkaria salgai dago Bilbo, Donostia eta Iruñeko liburudendetan, eta baita Aretxabaleta, Zarautz eta Bergaran ere.

"L" Aldizkariaren bosgarrena
Testua:N.F.Z.

Bergarako Idazle Eskolako ikasleek aldizkaria aurkeztu dute astean Koldo Mitxelen kulturunean . Tere Irastortzak aurkeztu zituen mahaian ziren idazle berriak, eta azpimarratu zuen talde-lan handi bat jorratzen ari zirela, eta dagoeneko, San Pedro bezperan, aldizkariaren irakurketa bat egin zutela Zumarragan, herriko beste idazle batzuekin.

Irailean ere beste irakurketa bat egingo dute Irunen. Ainara Maia idazle irundarrak azpimarratu zuen zein zen aldizkariak bete nahi duen espazioa. “ L.Luma berrien eleak” aldizkaria sorkuntza aldizkaria da. Ez diogu aldizkari literarioa  denik, sorkuntza literarioari ere espazio handia eskaintzen zaion arren, literariotzat dauzkagun generoekin batera, bestelako genero batzuk ere txertatzen dituen aldizkaria baita : iritzi eta dibulgazioa lanak , liburu-iruzkinak, elkarrizketak…”

Aldizkariaren bosgarren zenbakia da Donostian aurkeztu zutena.

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli