Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Infernuko arotzak
ez du bere lana bukatu
hezurrezko arraunak
ke dira bilakatu!
JON GEREDIAGA
            luma47
luma47a
 
OB-SESIOAK
luma47b

(I)

Behin eta berriro
suak eramaten nau zure altzora.
 
Jaio eguneko su epela gogoan
damuaren atean jotzen dut
behin eta berriro.

Baina atea zabaldu orduko
behin eta berriro
haize zurrunbilo bortitz batek biziagotzen du
daramadan sua
eta nire sentimenduak erabat kiskalduta,
hurrengoan ez, hurrengoan ez!
eskaileretatik behera abiatzen naiz madarikazio eta birao

(II)

Gaueko ezusteko bisitaldiak esnatu nau.

Gaur ere
nire aspaldiko mamuak gautxori dabiltza nonbait
gauaren konplizitatea lagun
nire ametsekin nahastera etorri baitira.

Bat batean ohetik jaiki
eta gomutaren hondakinak uxatu nahian
idazteari ekin diot.

Leihoan oraindik gaua da.

Ezpainak zure izenarekin igurtzi ditut
eta hats epel eta gozo batekin
ametsak
zure urrutiko oherantz bueltan bidali ditut
luma47c

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli