• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
ele6.gif

LUMA BERRIEN ELEAK ALDIZKARIAREN

AURKEZPENA ZUMARRAGAKO ILUNABAR

LITERARIOAN


DATA:
2008ko ekainaren 26 a, arratsaldeko 7,30etan.

TOKIA: Zumarragako Zelai-Arizti Kultur etxean.

PARTEHARTZAILEAK: Idazle berriak.

20 Idazle berriren sortze-lanak
Luma berrien eleak
aldizkariaren 2008ko alean.


Bergarako Idazle Eskolako ikasleen lanak biltzen ditu aldizkariaren seigarren zenbakia izango denak.

Ale honetan, berrikuntza batzuekin dator Idazle Eskola: alde batetik azalaren diseinua aldatu egin da; beste alde batetik, Idazle Eskolako ikasleek kudeatzen duten www.idazten.com web gunean irakur daitezke hau eta aurreko ale guztiak.

Gainera web gune horren “entzuketak” klikatuz gero aldizkarian entzuketako ikurra daukaten lanak entzun daitezke, eta “bideoak” klikatuz gero, ikusi ere bai, Lizarrako poesia ihardunaldietan irakurritako aldizkariko testu batzuk.

Gainontzekoan aurreko aleetan ohiko bihurtu diren atalak daude baina  aurtengoan, animaliak datoz haria lotuz, armiarmak, katuak edo ipurtargiak.

“Iritzi eta gogoetak” atalean, dibulgazio eta iritzi saila garatzen da. Hamar narrazio-lanek ematen diote segida iritziari; hiru elkarrizketa “elkarrekin - hizketan” sailean eta ipuin bat “Haur eta gazte literatura”koan. Gero Itxaro Bordari, Ainara Maiak egindako elkarrizketa oparoa dator, eta hurrena, “Solas eta jolas”ean aritzeko aukera. 15 poema  eta irakurketak: Amaia Lasa, Karlos Linazisoro, Aingeru Epaltza edo Jokin Muñozen liburuen iruzkinez osatuak.


Aldizkaria salgai jarrita dago Bilbo, Donostia, Gasteiz, Irun, Bergara, Zarautz, Zumarraga, Mendaro eta Aretxabaletan.


 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago