A

AROZENA MUJIKA, Arrate "Edabe magikoa"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1022zk 30-31or. Gaur hogeita bost mila urtetik gorako haitzulo batean izan naiz. Goiz umel honetan, dagoeneko egunero hain itogarri zaizkidan zementuzko eta breazko kaleak tarte batez atzean uzteko premia sentitu dut. Ase beharreko gosea...

ANDONEGI SANTAMARIA, Tessa" Hemen datza"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 965zk.28-29or.Hemen datza KANPOSANTUA. Bide estuak zeharkatuz aurki ditzakegu hildakoak beren hilobietan. Ez da ezer entzuten egun eguzkitsu honetan, ez eta txoririk ere. Kanposantuan zuhaitzak daude, altzifre ederrak, eta, hala ere, txoriek ez dute zeresanik, jakingo balute bezala hemen ez dagoela kanturako lekurik.

ARREGI IZAGIRRE,Odei "Dosi txikitan ez da txarra" Luma berrien eleak 9. Zenb. 17 or. Pantorrilak laztantzen dizkizun katu batekin hasten da dena. Konturatu gabe bakardadeak bizkar hezurretik gora igo eta belarri atzean egiten dizu habia

ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Elisa" Luma berrien eleak 9 Zenb. 12 or.Iluntzen ari du. Bordako ateko zirrikitutik azkeneko argi printzak sartzen dira garo gainean pausatuz. Freskatu du eta sekula bere izena aditu ez duen Elisak, bere bi hanka motzez eta hiru besok besarkatzen dute bere gorputz gizena.

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli