|  | 
 Laztanka
 
Orbaina: “Zauria zoldu ondoren -azalean- geratzen den marka”
Adorez 4.
Orbaina: “Zauria zoldu ondoren -azalean- geratzen den marka”
Adorez 4.
Harria
 
 Bata bestearen   ondoan
 gainean
 tartean
 beste guztiak bezalakoa zirudien.
 Zirudien.
 Baina bakana da 
 jaso dudana,             neurera;
 gorrizka
 borobildua
 erdi-erditik  eztenkatua,
 zulatua.
 
 Bete soka larruzkoaz haren hutsa,
 estali      zauria,
 eta lepotik behera  zintzilikatu
 bihotz ondora,
 bihotz ondo-hondora.
|  | 



