|  | 
Ernaltze hartatik
 
Tatuaia: “Giza gorputzean orratz eta gai koloretsuz 
 ezarritako irudi kendu ezina”        Adorez 4.
Fereka daiteke  orbain urdindu bat;
eta itsaso urdin batek fereka dezake,
eta itsaso beltzak, eta gorriak;
eta itsaso urdin batek fereka dezake,
eta itsaso beltzak, eta gorriak;
fereka daiteke azala eta negarra
 eta barrua eta gogoa;
 eta fereka dezake haizeak, eguzkiak,
 irribarreak  edo eskuak;
 
 fereka daiteke
 paperean idatzitako hitza
 eta paperean idatzitako hitzak ere, 
 fereka dezake.
 
 Nire hatz erakusleak
 zure liburuko hitzak ferekatu ditu
 eta gorputzean, orratzez, koloretan 
 markatu zenuen izan nahia;
 
 baina, zure hitzek
 eta eguzki urdin batean tatuatutako biziak
 ferekatu dute nire hatz erakuslea,
 eta dena.
|  | 



