Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Ilunpean dagoena

Xabier Montoia «Fucking artist», Elkar 2010

li63    

Hamar ipuin bildu ditu liburu berri honetan Xabier Montoia idazle oparoak. Ez zaio, ordea, beste zenbaitetan bezala, gai konkretu bati lotu. Hamar istorioek kontu eta toki desberdinetako alderik garratzenak probatzera daramate irakurlea, ezkutuan edo aipatu gabe utzi ohi diren alde ilunak. Azken batean, nora ezean dabilen gizakiaren irudiak erakusten dizkigu, erabat bisualak, guztiok ikusteko modukoak. Horretarako euskara eta idazkera ederra ditu baliabide.

Kasu askotan betikoak diren gaiak erabiltzen baditu ere, argi dago autoreak nolabait gure garaira moldatu nahi izan dituela. Horretarako,gaurko gizartean guztiz garrantzitsuak diren eta uneoro presente daudenak ekarri ditu orrialde hauetara, esaterako, sexua, futbola edota turismoa. Ahanzten laguntzen duten botiken moduko hauen bidez boterearen lilura, loriaren bide laburra, hurkoaren bizitzarekiko ardura lotsagabea, mitifikaziorako joera eta antzekoak ukitzen ditu, baina guztien gainetik bakardadea eta komunikazio eza nagusitzen dira. Hauexek dira ipuin hauetako pertsonaia gehienengan gailentzen diren ezaugarriak.

“Gezurra” da bildumako lehendabiziko ipuineko lehen hitza, hasieratik bertatik gerora etorriko denaren hari garrantzitsuenetakoa argi utziz. “Adonis ehiztaria” kontakizunean boterea eta beronek sortzen duen itsutasuna nahasten dira, perspektiba galtzearen ondorio gisa. Hau guztia euskal politikagintzari buruzko erreferentzia zorrotzekin.

“Loria omen zion halabeharrak gordea” hiru futbolari gazteren gainekoa da. Guztia polita izango zela zirudien ... «gutxi behar izan zuten britainiar kazetariaren asmoa igartzeko. Futbolaren irabazleak eta galtzaileak aurkeztu nahi izan zituen, heroia eta haren zorigaiztoko lagunak. Istant batean elkarri behatu eta, hitzik gabe, haien jokoa onartzea adostu genuen. Fueking Losers!». Zeinen erraz egiten den zerutik infernura. Aipagarria iruditu zait futbolaren inguruan ematen den datu andana, alde zatarrak erakutsiz baina ez erdeinuz. Liburuari izenburua ematen dion "Fueking artists" -en ere hamaika artista eta abestiren izenak agertzen dira, soul musikarekin erlazionatuak gehienbat. Mito eta ametsei buruzko hausnarketetara garamatza autoreak, izan ere, zenbait egia, baina zenbat gezur gordetzen da mitoen atzean?

Uzbekistanen kokatutako “Kaka lepotik” beheiti istorioak agintaritza eta boterea lortzen duenak hainbatetan egin ohi duenaren irudi grafikoa erakusten du, Beste alde batetik, idazkerari dagokionez, batzuetan estilo ariketa baten antza hartu nion, batez ere hitz batzuk (zernahi, nonahi, zeinahi, nornahi) errepikatzeagatik. Izatekotan ere kuriosoa, inolaz ere baldar edo ulergaitza. “Izorratuta” ipuina ere bada estilo ariketa bat. Lehenengo pertsonan egindako bakarrizketa da, guztia segidan idatzia, paragrafo bakarrean. Kristau giroan emandako pedofilia agertzen du hamabost orrialdeetan zehar. Egindakoengatik defendatzeaz gain, ingurukoen hipokrisia salatzen du «kalte naiz horientzat, itsusi, baita ispilu ere, horregatik datoz batera nire kontra».

Iban Balerdi

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago