ERDAL IDAZLEEZ
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: ERDAL IDAZLEEZ
- Bisitak: 26641
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio"Aitzinsolasa"Literatura unibertsala. Ibaizabal. John Dos Passos (1896-1970) eleberrigilea Chicagon jaio zen, Illinois estatuan. Portugaldar jatorriko abokatu aberats baten sasiko semea izanik, bere amarekin atzerrian eman zuen haurtzaroaren eta nerabezaroaren zati handi bat. EEBBetara itzulita Harvard Unibertsitatean graduatu zen 1916an. Geroago, Lehenengo Mundu Gerran, anbulantzia-gidari ibili zen Italian eta Frantzian.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: ERDAL IDAZLEEZ
- Bisitak: 26619
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio " Giza faktorea" Literatura unibertsala . Ibaizabal . Hogeita hamar urtetik gora igaroak ziren leku hartan lanean hasi zenetik, beste edozein soldadu hasberri gazteren modura hasi ere. Ordutik hona Castlek beti bazkaltzen zuen St. James kalearen atzealdeko pub batean, bere bulegotik ez oso urrun.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: ERDAL IDAZLEEZ
- Bisitak: 26390
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio" Manhattan Transfer" Literatura unibertsala. Ibaizabal. Hiru kaio jira-biraka zebiltzan; behean, hesiaren ohol ezpalduen artean flotatzen, kutxa hautsiak, laranja-azalak eta aza ustelak zituzten. Uhin berdeak apar bihurtzen ziren ferryaren branka biribilaren azpian. Ur-azala arrailatzen zuen ferryak laprast egiten zuen eta, mareak bere altzoan eramanik, astiro-astiro iristen zen ontziralekura. Biraderak aurrera eta atzera kateen txilin-hotsa eginez, ateak gorantz, hankak lehorrera salto eginez.