UDABERRIAN I Irudia: Lina Bo Bardi
Irudia: Lina Bo Bardi
Boterea banatzen den 
ohearen alde horretan esertzen zara 
goizero zapatak janzteko. 
Boterea erdibitzen den alde horretan
 inertziak zimurtzen dituelako izarak 
ondoren ametsek besoak zabal ditzaten. 
Boterea makurtzen zaizu 
paparretik gora, 
begirada bat nahikoa baita
 maileguak kulunkaren oroitzetan erortzeko.
 Ez aitzitik, audioak 
autoayuda liburuak, 
eta ezta ere hitz egiten duguna, 
dena da logelako pasioaren lekuko ohia. 
Zergatik galdetuko duzu, 
ulertu gabe
 isiltasuna bakardadearen alde dela 
tarteka norbera entzun 
eta nor bere kontra ere egiteko.
 Bitan banatu zaidalako boterea erditik 
dira orain horma bi 
askatasunerako.
 Besoak luzatu eta zapatak janzten dituena naiz,
isla bat gehiago bestearen ispiluan. 
Badator udaberria.
	



