Olatu egingo gara
 begiak itxi 
 etzan 
 oinak igo 
burua jaitsi 
eta baloi arrosa naiz uretan 
aske hara 
aske hona 
klorozko olatutan dantzan 
bizkarrez doan aitonarekin talka egin 
eta berpiztu arte 
ensaitzen dut igerilekuan itsasorako 
 klorozko olatutan gatzetarako
 lo kuluxkan ikasi dut 
 lo handirako





