Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
TXAKURRAK GUAU GUAU 
Txakurra nahi duela eta txakurra nahi duela.
Haurrak txakurra lehenengo aldiz eskatzen duenean, pentsatzen dugu aurki ahaztuko duela, adin horretan guztiok eskatu genuela.

Haurra handitzen ari da, ordea, eta txakurra eskatuz jarraitzen du.
Mendian bueltaxka ematen ari bagara eta “mugitzeko!” esaten zaionean une huraxe aprobetxatzen du erasoan hasteko:
    - Ikusten? Orain ondoan txakurra izango banu, arin asko joango nintzateke mendian gora, bat ere protestarik egin gabe.

Hurrengoan, eskolara joateko jaiki beharra duela eta kosta egiten bazaio iratzartzea, esaten ez dit bada:
    - Ikusten? Txakurra izango banu, bizkor jaikiko nintzateke hura kalera ateratzeko.

Xantaia ere erabiliko du, jakina:
Eskolarako maitasun gutuna idatzi behar duela eta idatzitakoa erakusten dizuenan, hor non irakurtzen duzun zakurtegian norbaitek jaso zain dagoen txakur tristearen istorioa.

Haurrak hamar urte bete ditu, hamaika, hamabi… eta beti ari da esaten halakori txakurra erosi dotela, lagun gehienek txakurra badutela, bat eta beste.

Saiatu gara behin eta berriro ondo azaltzen hiriko etxebizitan txakurra edukitzea ez dela komenigarri, animaliarentzat batez ere. Baserrian bizi bagina, bestela izango litzatekeela. Esan bagenion, esan genion, bai. Ataka berrian gaude orain; Baserria eskatzen du, noski. Horretarako dirurik ez dugula esan diogu eta ulertu duela dirudi.
Eskerrak!

Baina orain, aurrezki plana prestatu digu. Gaurtik aurrera ez dago arropa berria erosterik, daukagunarekin nahikoa omen dugu. Janaria, beharrezkoa soilik. Litxarreriarik ez eta tabernak zapaldu ere ez! Hau da hau!
Epai honen errekurtsoa pentsatzen ari gara.  
 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago