Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Anbotoko Mariren leizea

 
Mari Anbotoko edo 
Txindokikoari, 
mugetatik at,
edozein egunetan
Mari,amets egin dut gaur berriz, eta, badakizu? zu zeunden bizi-bizirik gaurko ametsean. Eta, hain zinen han, non, zu ni nintzen edo... ni zinen zu.

Lur koloreko adatsez irudikatu zaitut nigan, hegan egiten zuen gorputz oparo bezain arinean. Ez zeneraman soineko luzerik, ez neraman soinekorik, naturaz jantzita biluzik nintzen zure izatean.

Begiradan mundua, iragana eta oraina, eta agian geroa ere bai. Oinetan mendiak eta lautadak, ibaiak eta itsasoak.


 Eta nigan zegoen zure izateari erantsi izan diodan balizko munduan murgiltzeko ahalmena. Horrela abiatu naiz, zu bainintza, gure izatearen hasieretatik gaur arterainoko hegaldian. Eta gure lehenengo arbasoen sinismenetan nengoen zu naizen hau; orduan ere bizitza ulertzeko ezinbesteko baizuten, gaur ni zaren horrengan sinistea.

 Eta nigan zeuden Eki eta Ilargi, Hodei eta Eate; natura bera oso osorik.. eta Mari zaren hau lurretik sortutako lurrean ezereztu zara, eta nigandik sortu dira zuhaitzak eta belardiak eta landareak... eta horietatik elikatu dira izakiak... eta desagertu zara zu, eta ni eta ametsa...


Horregatik iraun duzu hasieratik ez da? Bizitza bera zarelako emakumez jantzita. barrutik kanpora datorren edertasunez apaindutako emea.

Nahiko nuke gaur gaueko ametsa bizitzen asmatzea. Onartuko al nindukezu haitz barru horietan ikasle?

Egokituko nintzateke berriz zure aroetara.

Egin iezadazu keinuren bat arratseko euri zaparradan edo goizeko ihintz xumean, ekaitzaren orruan edo eguzki izpi epeletan; joango natzaizu haizetan, deitutakoan.

Begirunez agurtu nahi zaitut bizi orekatzaile zaren Mari Eder.

Ezinbestean zure,

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago