Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

7K1436

«Ispilutxo, ispilutxo»

-Zuretzat ipini naiz inoizko ederrena. Gustatzen? -ispiluari begira whiskiari bigarren tragoa emanez-.

-Atzo ez nizun ezer esan, baina erosketak egitera joan nintzen. Ez haserretu mesedez... Sorpresa eman nahi nizun. Hilabeteak daramatzat egun honen zain, noiz iritsiko, gau hau imajinatzen, irudikatzen, sentitzen -begiak itxiz ducados-ari zupadak emanez-.

-Bilbora joan nintzen. Bilbon beste glamour bat dago. Ez dute alferrik esaten bilbotarrak nahi duten tokian jaiotzen direla. Niri herri zatar honetan jaiotzea eta bizitzea tokatu zait, baina bilbotar arima daukat -irribarre maltzur luze bat boteaz-. Ba atzo nire gorputza dantzatu nuen Bilboko denda esklusiboenetan. Diru asko gastatu nuen; ez haserretu e... Begira, begira... Intimissimi. Emakume pija guztiek janzten omen dute. Eta ni gutxiago izango al naiz, bada? Gaur estreinatzeko. Zuretzat. Parpaila eta tul pikardiak gardenki sentsual eta sotilekin, eta bi koloreko parpaila duen ligeroa. Ez al nago jateko modukoa? Begira begira, ze silueta egiten didan konjunto honek... Eta gainetik zetazko txabusina noski -bere ilea airerantz boteaz-. Jarriko dugu musika apur bat girotzeko? Ea...

-«Ikusten ez dena ez da existitzen/ta ikusten denaz ez naiz fidatzen/egia Donostiako auzo bat da».

-Joder, Gorka Urbizu gaur ez, joder... Ea...

-«Badirudi/mundu guztiak dakiela nora doan/hain azkar korrika eta/ni hemen/gaur ere berriro geldi... Denok begira/bestearen atarira/zenbat dira, zer da, zertan ari dira/eta ezin egin zuk inon zure kabia/ze zuhaitz guztiak gezurrezkoak dira/dira/son de mentira/mentira». -

«Mentiraaaaaaaaaa…». Ummmmm… Hobe izango dugu Izaro beste baterako uztea…

-«Eneko Goia lotu ondo zure korbata/ezin esan ez duzunik irabazi zure soldata/parke tematiko baten alkatea zea ta/botaiozu bistazo bat Donostiko kaleei/mucho madero mucho giri pero poca ley».

-Monsieur Le Crepe!!! Hori abilidadea hori... Kotxean gusturago entzungo dut ordea. Ea...

Tranquila mi vida, he roto con el pasado/y mil caricias pa decirte/que siete vidas tiene un gato/seis vidas ya he quemado/y esta última la quiero vivir a tu lado».

Uoo uo uo ooo/uoo uo oo o/a tu ladooooooo...». Mutil katxarroa Antonio... Baina ez, Antonio ere ez gaurko. Zerbait berezia nahi dut, ez dakit, diva handi bat nahi dut -whiskiari enegarren tragoa emanez-.

-«They tried to make me go to rehab/but I said: No, no, no».

-Baiiiiiiiii, laztana, nola dakizu beti zer nahi dudan? Zer egingo nuke nik zu gabe... Amy! Gaur Amyrentzako gaua da bai. A ze ahotsa ateratzen zuen eszenatokira igotzerakoan... Ze gaizki pasarazi zioten gajoari. Ez al zaizu iruditzen bizitza paraleloak izan ditugula?

-...

-Pentsatzen hasten bazara, diva handi batzuk gara biak. Eta biok izan dugu zorte oso txarra bizitzan. Jenioak beti izan dira ulertuak hil eta gerora, baina bizi direla oso bizitza tristea eraman izan ohi dute. Zuk uste niri ere berdina pasatuko zaidala?

-...

-Ez dut ganorako bikoterik izan zu topatu arte, aita eta ama joan zaizkit, lagunek ez naute ulertzen, anaia memelo hau aguantatzea tokatu zait bizitza guztian…

-«Love is a losing hand/though, though, oh, I battle blind/love is a fate resigned/and the memories, the memories mar my mind/love is a fate resigned».

-Bueno, ni behintzat berrogeita hamar urte betetzera iritsi naiz, Amy hogeita zazpi urterekin joan zen… Zatoz, hau ospatu beharra daukagu eta. Begira zer prestatu dudan: sushia. Itxaron, intsentsua piztu behar dut, eta itzal dezadan argia… Gustatzen? Zu eta ni, bakar-bakarrik, gaua gurea da laztana… Ez didazu ezer esan behar?

-«I cheated myself/like a I knew I would/I told you I was trouble/you know that I’m no good».

-Aizu, pentsatzen aritu naiz eta... Jendea bidaiatzera joaten da berrogeita hamargarren urtebetetzea ospatzeko... Nora joango gara gu? Plan erromantikoren bat okurritzen zaizu?

-Egungo ihesaldi erromantikoak erabateko deskonexioan, luxu-esperientzian eta natura esklusibotasunez konbinatzen duten inguruneetan oinarritzen dira. Hona hemen 2026rako joera eta helmuga ezagunenak: Santorini, Venezia, Praga, Paris…

-Ummmmm… Paris ez legoke gaizki, baina ohikoegia ez al da? Venezian aspaldi egon nintzen, baina agian itzultzeko garaia bada…Aizu, eta inauterietan joaten bagara? Entzutetsuak dira hango inauterietako festak, mozorro festak -whiski botilari bi trago baino geratzen ez zitzaizkiola-.

-Kaleak eta palazioak tradizioz betetzen dira, eta maskarek nortasuna ezkutatzeko, klase sozialak ezabatzeko... aukera ematen dute.

-Et et et -ahoskatzeko arazoekin zutituz, oreka galtzear-. Zer esan nahi duzu txotxolo halakoa? Nik ez daukat nire izaera ezkutatu beharrik!!! -garrasika eta negar zotinka-. Ni oso harro nago neure buruaz, entzun? Memelo halakoa…

-«I died a hundred times/you go back to her, and I go back to/Black, black/Black, black/Black, black/black/I go back to».

-Isildu!!! Ez duzu ezertarako balio!!! -begiak itxiz garrasi etengabe batean-. Badakizu zer egingo dudan zurekin? Veneziako kanaletan selfie bat atera eta kanaleko uretara botako zaitut!!! Hantxe itoko zaitut betiko!!!

 Idazleari buruz...

Jon Iturrioz Nazabal naiz,

48 urte ditut, eta hitzen munduan sakonduz,

mundu berri bati hitz egin nahiko nioke.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago