Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 munarriz_6.png
  Gaztanbera

Ai! Ai! Gaztanbera hil zaigu
eta gu konturatu gabe!

Ez hartu hiztegia, ez! Gaztanbera zuen mamia da, horixe bera: ardi-esneari gatzagia bota ondoren lortzen dena. Baina, zuenak erre zaporea al dauka?... Gureak, bai! Eta gainera zeharo erabakigarria da: edo ez da zure gustukoa, edo zure postrerik gustukoena izanen da.

Lasai! Badakit joan den asteburuan jatetxe horretan jan duzula; eta nik, etxean... eta etxekoandreak egina, gainera! Orduan, zer dela eta hainbertze espantu? Bada, gure errezeta zahar hau, belaunaldiz belaunaldi modu berean egin izana, oso deigarria delako.

Baina, ez ote dugu milaka urteko errezeta hori galdu betiko? Ez dakit, ba! Susmo hori daukat. Milaka hori nahita idatzi dut, bai! Ikusi baino ez duzu egin behar zein tresna erabiltzen diren gaztanbera prestatzeko: lehena, kaikua, bere forma bereziarekin kuzinatzeko –bertan irakiten da ardi-esnea– gure garaian erabilgarri den egurrezko ontzi bakarra; eta bigarrena, harria, beheko suan txingar artean gori jartzen dena. Begira... begira... zure inguruan! Aizkorak, gurdiak –Mexikon, “éste es mi carro” eta sekulako “aiga” izanen duzu zure aurrean– itsasontziak... aztertzerakoan ea non kokatzen dituzun egurrezkoak eta harrizkoak!

Gaztanbera Baztanen, batez ere, oraintsu arte
horrela egiten zen:
- Ardi-esnea
- Kaiku bat
- Harri bat, beheko suan beti
- Gatzagia
- Gatz apur bat

Kaikuan ardi-esnea jarri eta gero, sutan zuten harria hartu eta esneari ematen zioten; esneak, berehala irakiten zuen eta, tapa batez estalita, erre zaporea hartzen zuen; epela zegoenean, gatz apur bat bota ondoren, gatzagiarekin egin eta hamar minutuan, mugitu gabe, mamitzen zen.

Errezeta xumea, zalantzarik gabe; baina, gaur, gure baserrietan, gure etxeetan eginezina!

Zein izan ote da hainbertze urtetan erabilgarri izatearen sekretua? Gure baserrietan dena erraza zen: ardiak, etxe ondoan; kaikua, bere forma bereziari esker, aproposa ardia jezteko; etxeko sua, lehen batez ere, inoiz itzaltzen ez zena; harriak, beti erabiltzeko prest; gatzagia, bildotsa hil berriarengandik jasoa... Kate bat osatzen zuten eta, erran liteke, gatza zela, hain zuzen ere, kate honen osagai arrotzena.

Eta dena hain erraza izanik, zergatik dago galtzear betiko errezeta hau?

Ez diot modernitateari errua bota nahi, ezta, bai baserritarrek haien ekoizpenetan, bai saltzaileek haien dendetan, saltzeko bete behar dituzten arauen eraginari ere; baina, galdetu eginen bagenio etxekoandre bati zergatik ez duen gaztanbera egiten, ziur nago beheko sua pizten ez dutelako izanen litzatekeela bere erantzuna. Gaur etxe guztietan bitrozeramika edo horietako sukaldeak dituztelako, jada, ez dute harririk edo ez dute modurik gori-gori jartzeko; eta horrekin, kaiku-harri bikote perfektu horrek bere izaera galdu du.

Hala ere, nola edo hala, nork bere erara erretzen du esnea; eta gainera, gaur edozein dendetan aurki dezakezu botilatan ardi-esnea erre zaporearekin, baina...

Benetan harritzen nauena zera da: gure produktu enblematikoaren egoera zein hauskorra zen. Eta horretaz konturatzean, nahi gabe, nire pentsamendua gure hizkuntzara joan zait:

Arauak, debekuak, mesprezuak... A, eta modernitatea!

Ai! Ai! Kontuz modernitate kontzeptu horiekin! Azkenean, euskaraz mintzatzean gaurkotasuna ematen diogu gure hizkuntza zaharrari.


Eta ez ahaztu Detxepareren aldarria!: “... euskara, jalgi hadi plazara!”; eta biribildu bertze honekin: “... euskara, sar hadi ohera!”

Euskara ikasteko ordu asko eta asko sartu dituen baztandar honek erraten dizu!

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago