Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Bagarela
na7  
pdf  

Izatetik izaterako ahaleginean, talka, norberak izan nahi duena eta agintzen dutenek norbera izatea nahi dutenaren arteko distantzian ere badago; esan nahi dena eta esanarazten dutenaren arteko distantzian, edo pentsamendu librea eta autoritatearen arteko harremanean.

   
Eta gure planeta honetara etorrita,
uste dut horiek badakitela planeta
hau euskaraz Lurra deitzen dela eta
ama dugula guk Lurra

Ez da gaurko kontua. Bagarela dakigunetik gabiltza antzera. Agintzen duenak daki, beti, egia eta egia hori auzitan jartzen duen edonor, dialektika mailan bada ere, sobera dago agintarien sisteman.

Horrelaxe hil zuten 1601garren urtean Giordano Bruno, idazlea, gure planetaren biribiltasuna eta teoria heliozentristen alde (gaur egun inork zalantzan jartzen ez dituenak) iritzia emateagatik. Copernicoren teorien jarraitzailea zen Giordano Brunori, mingaina moztu zioten eta sutan erre zuten inkisiziokoek; garai berean eta arrazoi berdinengatik Galileo, filosofo, fisikaria konfinatu zutenek; ehun urte aurrerago, teoria haiek bide, Copernico astronomoaren aurkikuntzak ezeztatu zutenek; mila urte aurrerago, biribiltasunak biribiltasun, Aristarco, matematikaria baztertu zutenek: ez zekitenek.

Eta horrelaxe, gaur egun ere, badirelako, izan badirela aldarrikatzen duten herriak zigortu egiten dituzte, beste zerbait direla konbentzitu ezinka dabiltzatenek: Jakin nahi ez dutenek.

Eta are gehiago: ezdeusetik izaterako urratsa esplika ezina bada ere, baden arren, jakina da batzuek izatetik deuseztera kondenatu nahi izaten dituztela herriak eta haien ama-hizkuntzak. Egia ezeztatzen atrebitzen dira, jakin arren, jakin gura ez duten boteretsuek.

Horregatik nago, ez dakitenak, jakin nahi ez dutenak eta jakin arren harrokeriaz gobernatzen gaituztenak, edo, beste modu batera esanda, Giordano Bruno hil zutenen sokatik agintzen dutenak, gogoratu beharrean direla, ezagutzen dugun unibertsoaren zilborra eguzkia dela, gu denok berdin-berdin berotzen gaituena, baina batzuetan erotu arte itsutu gaitezkeela, haren distiraz liluratu eta eguzkia norbera dela sinestu ezkero.

Eta gure planeta honetara etorrita, uste dut horiek badakitela planeta hau euskaraz Lurra deitzen dela eta ama dugula guk Lurra.

Honez gero badakite agintzen gaituztenek Lurra borobildua dela eta berau dela eguzkiaren inguruan biraka dabilena, Aristarco, Copernico, Galileo edo Bruno isilarazi aurretik eta ondoren ere.

Karmele Igartua

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago