Gidoiak eta antzerkia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: GIDOIAK ETA ANTZERKIA
- Bisitak: 26206
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Iruzurra" ( Irakasleek eta antzestutakoa) ( 2001 eta 2006)Musika entzuten da. Eszenatokia ilunetan dago. Bertan lau eskutlura daude. Mikrofonoetatik ahots batek hurrengo egunean izango den erakusketaren berri ematen du, lehendabizi euskara batuan, ondoren zuberotarrez eta azkenik Atxabaltako euskalkian.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: GIDOIAK ETA ANTZERKIA
- Bisitak: 27695
GARATE,Katixa" Ez gara galduko" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 36-37 or.Eszenatokia bitan zatitua dago. Alde batean, telefonista ageri da, bulegoan, Mertxe, 35 urtekoa, lanez gainezka. Bestean hankan igeltsua jarrita duen gizona, Eneko, 40 urte inguru izango ditu, sofan erdi etzanda dago... Asperdurak jota dago. Kaka pila ederra egongelako mahaian. Fritos, boca bits eta halako poltsak nonahi, kokakola lata hutsak, zigarroak hautsontzian kabitu ezinik...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: GIDOIAK ETA ANTZERKIA
- Bisitak: 27774
IGARTUA BENGOA,Karmele "Muruko soginak eta Arrasateko herensugea" 2005 . Hiru sorgin ikuslegoaren aurrean eserita egongo dira. Aretoa ilunetan. Hiru sorginak, txandaka, irrintzia botako dute eta horrekin batera musika oso alaia eta altu entzungo da. Bitartean hiru sorginak ezenatokira hurbilduko dira, poliki, despistatu antzean, galdezka:..
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: GIDOIAK ETA ANTZERKIA
- Bisitak: 25308
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gazi" Ganboatarrek Arrasate eta inguruak euren menpe hartu nahi dituzte baina Oñaztarrek indar handia dute bertan. Ganboatarrek (Oñatiko Gebara, Elgoibarko Olaso eta Legutioko Abendaño buru direlarik) Oñaztarrak (Butroeko Gomiz Onzalutx, seme Otsoa eta Aramaioko Jaun Estibariz Mendiolakoa) Arrasateko harresi barruan daudela, harresiak itxi eta herriari su emango diote. Olasokoa ahaleginduko da sarraskia ekiditen, alferrik ordea, Butroekoa eta semea bertan hilko dira eta Arrasate herria suntsituta geldituko da. Azkenean Olasokoa Onekarekin ezkonduko da eta borrokak nolabait baretu ere bai. Antzerkia ezkontza ondorengo ospakizun eta dantza batekin bukatuko da.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: GIDOIAK ETA ANTZERKIA
- Bisitak: 27783
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Patakon, bandolero euskalduna"1.- PATAKONEN AURKEZPENA Patakon guardietatik ihesi dator, nekatuta. Laguntza eskatuko du eta herritarrak ezkutatu egingo dute, gero guardiak azalduko dira, herritarrei laguntza eskatuko diote baina hauek okerreko bidetik bidaliko dituzte. Guardiak desagertuaz bat beste hiru bandoleroak azalduko dira eta Patakonekin basoan elkartu. Suaren inguruan eserita gobernadorearen etxea ostu eta Maialen bahitzeko asmoak garbi geldituko dira, baita Patakon eta Maialenen arteko maitasun harremana ere.