Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
micro1.gif
 
 KEINUAK

Maitasun gutun bat idatzi nahi nizuke.
Baina ez naiz, dagoeneko,
hitzak kateatu eta esaldiak borobiltzeko gauza.

Lore sorta bat oparitu nahi nizuke,
larrosa eta krabelinez betea,
udaberri heldu berriaren ikur.
Baina badakizu,
ureztatu ezean,
behiala lorategi emankor izana
belar txarren haztegi bilaka dezakeela
denboraren joanak.

Gainera,
beranduegi da.
Beranduegi, maitasun keinuei tartea egiteko.

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago