|
Maiatzaren 29an Idazle Eskolako ikasturte amaiera izango da. Egun horretako iharduna ohikoetatik ezberdina izango da eta horregatik ordutegia ere egokitu egin dugu. Goizeko 10:00 etan hasiko gara BEKA eta gure ALDIZKARIAREN aurkezpen eta banaketarekin. Gero, 11:30etan eta IDAZLEAK IRAKURLE mintegiei ere amaiera emateko, JOSEBA IRIONDO izango da gure artean bere Palestina hotela liburuarekin, horrela LEKUAK ardatz hartutako ibilbidea itxiko dugularik. ZORIONAK graduatuei eta laster arteko agurra guztiei.
|