20:00 Amaia Jauregizar gernikarraren "Azazkalak jaten" liburuaren aurkezpena eta errezitaldia.
MARTITZENA, 23
20:00 Mikrofonoak busti! Mikrofonoak zabalik izango ditugu nahi duenak norberaren edo beste norbaiten poemak irakurtzeko.
Laguntzailea: Busti irratia
EGUAZTENA, 24
20:00 Poesia komuneko paperean. Imanol eta Mattin Epelde. Poesia, antzerkia eta musika uztartzen dituen emanaldia, eszenatokia komun bihurtuta.
EGUENA, 25
17:30 Txoko poesia fondue. Txokolatean oinarritutako saioa adin guztietako ume eta gurasoentzat. Antzezlan laburra; marrazketa, idazketa eta historia txokoa; musika; erakusketa eta nahi beste txokolate jateko!
BARIKUA, 26
19:30 gura+haize Busturialdeko literatura fanzinearen aurkezpena.
20:30 Bustilehorreko poemak (itsasoak eta jendea). Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillaga. Robert J. Flaherty-ren “Aranngo jendea” (1934) dokumentala, Otamendiren “Erlojuen mekanika” poema liburua eta Juan Azpillagak bildutako doinuak oinarritzat hartzen dituen emanaldia.
22:30 Kontzertua: Txuma Murugarren (5 euro)
ZAPATUA, 27
19:00 Un frasco de veleno. Pozoi flasko bat. Ana Cibeira idazle galiziarraren errezitaldia galegoz eta euskaraz.