SARBIDEA

<<  Abuztua 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

BISITAK

Kontadore berria jarri dugu...
mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter
mod_vvisit_counterGaur100
mod_vvisit_counterAtzo304
mod_vvisit_counterAste honetan2258
mod_vvisit_counterHilabete honetan1354
mod_vvisit_counterGuztira94284


 
KARMELE IGARTUA GOGOAN Inprimatu E-posta

Karmele Igartuaren omenez antolatu beharreko ekintzak erabakitzeko elkartuko gara Irailaren 4ean goizeko 10etan Bergarako UNEDen, Bergarako Idazle Eskolako kideak eta nahi duten guztiak.

Bergarako Idazle Eskolak eskainiko dizkion ekitaldiez gain, antolatuko diren eta ezagutzen ditugun ekintza guztien berri eman nahi dizuegu.

Hasteko Loramendi elkarteak bere maiatzeko ekitaldiko bideoa igo du webgunera eta bertan bere liburu berriko hainbat testu ere irakurri zuen.

 
Karmele Igartua Bengoa idazle aretxabaltarra hil zaigu Inprimatu E-posta

karmele

Karmele Igartua Bengoa idazle aretxabaltarra hil zaigu. Kurtzebarri eskolako irakasle eta urte askotan zuzendaritza taldekoa izan da, eta lan handia egin du irakaskuntza alorrean, batipat hizkuntza eta euskal kurrikuluma zabaltzen. Besteak beste, orri honetan aurki daitezkeen antzeslanak Kurtzebarri Eskolan guraso eta ikasleekin emanak izan dira.

Gerora Bergarako Idazle Eskolan izena eman eta gradu-ondokoa bukatzeaz gain, bera izan da  Bergarako Idazle Eskolako koordinatzailea , ikasleek sortutako proiektuen eragile nabarmena eta nagusiki  baita www.idazten.com orri honetako eragile nagusia.

Antzerkiaz eta iritzi artikuluez gain , bi poema liburu argitaratu ditu azken urteetan . Horietako bat Hitzak orbainetan osorik irakur dezakezu orri honetan, eta baita liburua aurkezteko Aretxabaletan egindako Ilunabar Literarioa ikusi ere.  Denbora enaren hegaletan Pamileak argitaratutako liburuaren aurkezpenerako egindako Ilunabar Literarioa ere ikus dezakezu.  Sortzeko bizi izan zen Karmele eta azken  poema liburu bat ere prestatua utzi du Itsaso kontra bat.

Itzulpengintzan ere aritu izan da eta Marina Tsvietaevaren Wilnoko gutunak itzuli zituen eta EGAN aldizkarian argitaratu. Laster Marina Tsvietaevaren beste edizio bat emango du argitara EGAN aldizkariak Tere Irastortza eta karmele Igartuaren lanak bilduz.

Aretxabaletan egin zaizkion  elizkizunen ostean, Bergarako Idazle Eskolak bere omenaldia eskainiko dio Irailean , beste elkarte batzuekinbatera egingo diren ekintzetan  Hatsa Elkartekoek Senperen eskainitako tartean aurrena.

Bere aurreneko liburua osorik eta bere lan eta iritzi guztiak irakurri ditzakezue orri honetan.Eta bere ahotsa eta bere irudiak ikus ditzakezue gure Ilunabar Literarioak atalean.

Egunotan prentsan agertzen ari diren berriak ere irakur ditzakezu orri honetan ( Berria,Gara,Diario de Noticias de Gipuzkoa,Diario vasco, Deia, Goiena, Joxe Aranzabalen bloga, Aspaldiku, Pamiela , Mondraberri ,111 akademia, Bizkaie Irratia)

 
ILUNABAR LITERARIOA ZUMARRAGAN Inprimatu E-posta
luma_azala

Gaur, ekainaren 30an, asteazkena, Zumarragak hartuko gaitu ilunabarrean gure poesia edo sorlanak, etorri nahi duen guztiari eskaintzeko  intentzioarekin.Azken urteetan ohitura bihurtu da garai hontan Bergarako Idazle Eskolako ikasle eta inguruko idazleon artean egituratzen den saioa egitea.

Luma Berrien Eleak aldizkariaren aurkezpena egiteko eta zerbait jan eta edateko ere hartuko dugu abagunea.  Hitzordua arratseko 7,30etan izango da Zelai-Arizti Kultur Elkargunean.

 
IKASTURTE AMAIERAN, BEKAK, ALDIZKARIA ETA JOSEBA IRIONDO IDAZLE ESKOLAN. Inprimatu E-posta
joseba_iriondo

Maiatzaren 29an Idazle Eskolako ikasturte amaiera izango da. Egun horretako iharduna ohikoetatik ezberdina izango da eta horregatik ordutegia ere egokitu egin dugu. Goizeko 10:00 etan hasiko gara BEKA eta gure ALDIZKARIAREN aurkezpen eta banaketarekin. Gero, 11:30etan eta IDAZLEAK IRAKURLE mintegiei ere amaiera emateko, JOSEBA IRIONDO izango da gure artean bere Palestina hotela liburuarekin, horrela LEKUAK ardatz hartutako ibilbidea itxiko dugularik. ZORIONAK graduatuei eta  laster arteko agurra guztiei.

 
BAIONAN Maiatz-en Literatur solasaldiak Inprimatu E-posta
affiche_solasaldi1
pc

 

BAIONAN Maiatz-en Literatur solasaldiak

Informazio gehiago

 
MARIBEL AIERTZAK Tigreak Hondartzan argitaratu du Elkarrekin. Inprimatu E-posta
Aiertza-Arretxe

MARIBEL AIERTZAK Tigreak Hondartzan argitaratu du Elkarrekin.

aiertza

Maribel Aiertza Bergarako IDAZLE ESKOLAko ikasle ohia da. Zenbait sari jaso ditu: Lehen Narrazio Lehiaketa (Gernika 1984) Antzerki Laburren sariketa (Ondarroa-1984) Txomin Agirre kontakizun lehiaketa (Ondarroa-1990), III. Eusebia Erkiaga ipuin sariketa (Lekeitio-1990). Sariketetako argitalpenetatik at, bi egileren arteko liburu bat dauka argitaratua: Lertxundi, euskaradun arte unibertsala, 1989an Argitalpen Hoberenaren Euskadi saria jaso zuena.

Orri honetan bertan irakur ditzakezue Luma Berrien Eleak aldizkarian eta Mugalari-n argitara emandako lanak.


 
HATSAREN EGUNA Senperen Apirilaren 11-n Inprimatu E-posta

hatsaren_eguna

Aurten ere ,"Hatsaren Poesia",   olerki bildumaren abentura   12 garren aldiz berrituko dute Senperen  

Tokia: Senpere (Larraldea)
Ordutegia: 12:00

 

Egitaraua :

12:00 : Liburuaren aurkezpena
13:00 : Bazkaria (25euro-Izenak eman behar dira)
15:00 : Idazleen Olerki irakurketa
17:00 : "Hatsaren olerki bustiak (2010)" , argazki-olerki ikuskizuna, liburuan idatzi duten guzienen olerki-testo pasarte poetikoenekin osatua.
Bestalde,  aurten  "Hatsaren Poesiaren Egun ibiltaria" Berriozar-ren  ospatuko da, Nafarroan , Apirilaren 23an

 
JON ARRETXE IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIETAN, LEKUAK MINTZAGAI Inprimatu E-posta

jon_arretxe

JON ARRETXE izango da IDAZLE ESKOLAN martxoaren 27ko eskoletan eta IDAZLEAK IRAKURLE mintegien harian. Bere iharduna 11:30 etan hasi eta 13:30ak arte luzatuko  da eta mintza-ardatza LEKUAK  izango ditugu.
Idazlearen FATUM liburua aztertuko da gaiaren eredu.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 4
RocketTheme Joomla Templates