|
Karmele Igartua Bengoa idazle aretxabaltarra hil zaigu. Kurtzebarri eskolako irakasle eta urte askotan zuzendaritza taldekoa izan da, eta lan handia egin du irakaskuntza alorrean, batipat hizkuntza eta euskal kurrikuluma zabaltzen. Besteak beste, orri honetan aurki daitezkeen antzeslanak Kurtzebarri Eskolan guraso eta ikasleekin emanak izan dira.
Gerora Bergarako Idazle Eskolan izena eman eta gradu-ondokoa bukatzeaz gain, bera izan da Bergarako Idazle Eskolako koordinatzailea , ikasleek sortutako proiektuen eragile nabarmena eta nagusiki baita www.idazten.com orri honetako eragile nagusia.
Antzerkiaz eta iritzi artikuluez gain , bi poema liburu argitaratu ditu azken urteetan . Horietako bat Hitzak orbainetan osorik irakur dezakezu orri honetan, eta baita liburua aurkezteko Aretxabaletan egindako Ilunabar Literarioa ikusi ere. Denbora enaren hegaletan Pamileak argitaratutako liburuaren aurkezpenerako egindako Ilunabar Literarioa ere ikus dezakezu. Sortzeko bizi izan zen Karmele eta azken poema liburu bat ere prestatua utzi du Itsaso kontra bat.
Itzulpengintzan ere aritu izan da eta Marina Tsvietaevaren Wilnoko gutunak itzuli zituen eta EGAN aldizkarian argitaratu. Laster Marina Tsvietaevaren beste edizio bat emango du argitara EGAN aldizkariak Tere Irastortza eta karmele Igartuaren lanak bilduz.
Aretxabaletan egin zaizkion elizkizunen ostean, Bergarako Idazle Eskolak bere omenaldia eskainiko dio Irailean , beste elkarte batzuekinbatera egingo diren ekintzetan Hatsa Elkartekoek Senperen eskainitako tartean aurrena.
Bere aurreneko liburua osorik eta bere lan eta iritzi guztiak irakurri ditzakezue orri honetan.Eta bere ahotsa eta bere irudiak ikus ditzakezue gure Ilunabar Literarioak atalean.
Egunotan prentsan agertzen ari diren berriak ere irakur ditzakezu orri honetan ( Berria,Gara,Diario de Noticias de Gipuzkoa,Diario vasco, Deia, Goiena, Joxe Aranzabalen bloga, Aspaldiku, Pamiela , Mondraberri ,111 akademia, Bizkaie Irratia) |