Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

 irakurketa_galarraga1.gif
 
BIOLINAREN JATORRIA  

Jon Aiastui • Susa, 2004

Jon Aiastui oñatiarrak Biolinaren jatorria izeneko liburuarekin egin zuen iaz euskal letretara jauzia. Hala ere, ez da erabat zuzena kaleratzen duen lehen lana déla esatea. Aurretik poema sorta bat plazaratu zuen argitaletxe txiki batekin eta zenbait lehiaketatan ere parte hartu izan du inoiz. Baina esan dezakegu eskuartean dugun liburu hau idazle gazte honek publiko zabalagoaren aurrean egin duen lehen agerpen publikoa dela.

Liburua aurkezte aldera, aipatu beharra dago adierazpide ezberdinak batzen dituen lanaren aitzinean gaudela. Elkar argitaletxearen Poesía bildumako hamabigarren emaitza izan arren, irakurleak poema mordoxka irakurtzeko aukera izateaz gain liburua osatzen duten hiru ipuinekin egingo du topo, baita egileak berak egindako zenbait marrazkirekin ere. Bi poema sorta ezberdinek osatzen dute liburuaren lehen erdia: “Nongo nor” eta “Argia eta itzalaren artean” izenekoek. Poemak bi sorta desberdinetan biltzearen arrazoia hauxe da: “Nongo nor” atala Oñatiko Potxon argitaletxeak kaleratu zuen 1999. urtean. Bestela, poema bakoitza izan daiteke atal txiki bat, atal berezitu bat, ez dute lotura berezirik gordetzen beren artean. Horien artean badira istoriotxoak kontatzen dituztenak, narratiboak eta erritmoa zaintzen dutenak. Badira laburragoak, hitz gutxirekin leiho zabalak irekitzen dituztenak. Poema biluziak dira Aiastuirenak,  artifizio handirik gabeak, zuzenean idazleak irakurleari helarazten dizkionak, eskalarík gabeko hegaldien antzera. Bizitzari, bidaiari, bidaideari buruz hitz egiten duten poemak.

Beste erdia, berriz, hiru ipuinek betetzen dute. Lehen biak idazleak berak idatzitakoak dira eta, garapen egoki bati esker, duin eusten diote erritmoari. “Cuencak” du izenburutzat lehenengoak. Bertan mendeku baten istorioa kontatzen zaigu. Hasiera batean iraganeko zauriak primeran itxita daudela badirudi ere, zoriak aspaldiko zorrak kitatzeko aukera emango dio protagonistari. Txikiteoa, apustu bat eta errepidea tarteko, ipuinak bukaera arte ongi mantentzen du irakurlearen arreta. Bigarren ipuinak, luzeenak, "Eguzkiak jotzen duen aldetik” du izena. Eroetxe batean dago kokatuta eta bertako pertsonaiek bizitako egoera bereziak kontatzeen dirá ipuin samur eta ero honetan. Irudimenak eta bidaiatzeak duten indar askatzaileaz hitz egiten da eta gaur egungo gure gizartearen alegoriatzat ere har dezakegu. Liburu osoarentzat aukeratutako izenburua azken ipuinetik hartua da. Azpitituluak dioen bezala, Danubio inguruko ijitoen elezahar batekin osatu du Aiastuik bere
lehen liburua.

Orain arte irakurritakoarekin ondoriozta daitekeen bezala, liburuak ez du batasun bat gordetzen, ez eta, nire irudirako, gorde nahi ere. Hau ez da, ordea, azken emaitzaren kalterako izan. Hasi eta buka hari bakar bati jarraitzen dioten liburuak dauden bezala, norabide askotako liburuak ere badaude. Agían, beste irakurtzeko modu bat eskatzen dute halako lanek edo bestelako irakurketa bat eskain diezaiekegu. Liburu honek, adibidez, autobusean goazenean bidaia atseginago egin diezaguke edota bikotekidea etorri arteko itxaronaldia arindu, hasierako orrialdetik azkeneraino irakurtzea ere onartzen duen bezala.

Auskalo zergatik baina Biolinaren jatorria isil-isilik eta oin puntetan iragan da gure muturren aurretik. Berri labur batzuk eta elkarrizketaren bat liburua argitaratu zen unean baina zarata handirik ez. Isil-isilik eta oin puntetan iragan da, baina pasaeran doinu gozoa utzi digu, ijito batek biolina jotzerakoan uzten duenaren antzera.

 

Aritz Galarraga